Talde handi bat Lizeo Antzokira hurbildu da errefuxiatuen eta migratzaileen eskubideen aldeko ekintzaileari bere esker ona helarazteko eta, aldi berean hegoaldeko mugan giza eskubideen urraketa eta elkartasunaren kriminalizazioa salatzera.
Gernika.- 2018ko apirilaren 26a.– Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak, herri-plataformak, deitutako elkartasun elkarretaratzearekin ekintzailearen esker ona azaldu nahi izan du Caminando Fronteras erakundetik Itsasartean egiten duen laguntza humanitarioaren lanagatik. Gure inguruan bizi diren migratzaile batzuk bere lana oso hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute euren ibilbide migratzailearen aurreko etapa batean eta ekitaldira joan dira.
Itsas Salbamendu Humanitariora abisatzea da Helenaren lana paterak hondoratzen direnean, desagertuen senitartekoen alertak edo jitoan dauden ontzietatik migratzaileek beraiek egindako deiak jasotzen dituenean.
Azken bolada honetan Europako mugan lan humanitarioak egiten dituzten pertsonenganako etsai-giroa kriminalizazioa bihurtu da. Izan ere, Marokoko epaile baten erabakiaren zain dago Helena, gizakien salerosketarekin eta legez kanpoko migrazioarekin ustezko loturagatik.
Ongi Etorri Errefuxiatuak Marokoko agintariei informatzea exijitzen dio gobernuari, Espainako Fiskaltzak bere kasua artxibatu zuen prozesatzeko delituaren zantzurik aurkitu ez zuelako.
Herri-plataformaren bozeramailearen iritziz “prozesamendu hau akusatua baino haratago doa kasu honetan, nazioarteko elkartasuna errefuxiatu eta migratzaileekin kriminalizatu nahi dute, eta ez dute mugetan eskubideen urraketa sistematikoa salatzen duten lekukorik nahi ”. 2017an soilik 312 giza eskubideen defendatzaile erail dituzte gutxienez, eta 45 epaiketa prozesua zabalik daude Europan politika migratorioek sortu dituzten bidegabeko legeak desobeditzea erabaki dutenen kontra.
Helena Malenoren kontrako kausa artxibatzea eta elkartasuna kriminalizatzen dituen prozesu guztien itxiera eskatzen du Ongi Etorri Errefuxiatuak . Hurrengo egunetan, 28tik 30era, Mugak Zabalduz Karabana Euskal Herrian zehar ibiliko da giza eskubideen urraketa salatzeko mugen itxieraren testuinguruan eta aldarrikatzeko babes eta migrazio poitikak abian jartzea giza eskubideetan oinarrituta.
Azkenik, Gernikako Elai-Alai Aretoan 27an, ostiralean, 16.00etan Helena Malenok eskainiko duen hitzaldira parte hartzera animatzen zaituztegu, eta leku berean 17.30etan bonbardaketaren 80.urteurrena zela eta iaz plataformak antolatu zuen Gernikara martxaren inguruko dokumentalaren estreinaldira ere gondidatuak zaudete.
Leave A Comment