Bizkaiko Ongi etorri Errefuxiatutik, ostegunetik aurrera Bilbora ailegatu ziren migrariak artatzeko martxan jarritako dispositiboak bertan behera uzten ditugu.

Astelehenetik aurrera, gure eginkizuna, administrazio desberdinek hartutako konpromezuaren jarraipena burutzea izango da. Hau horrela, orain arte bezala, pertsona guztiak eskubide berdinak ildoaren borrokan jarraituko dugu.

Administrazioek lau haizeetara zabaldutako proposamenak gauzatu gabe dabiltza:

*Egun, lo egiteko dagoen aterpe bakarra dago. Ekainaren 29n zabaldu zena OEEk buruturiko presioaren ondorioz. Zeinak, harrera duinik bermatzen ez duen.

*Ahoa hitz politez bete arren, 40plaza eduki beharreko 2.dispositiboa ez da martxan jarri.

*Egun hauetan ikusi izan dugu, migrari askorentzat 3 egunetarako aterpe eskubidea eskasa dela. Askok Bilbon garatu nahi dutelako haien bizitza. Horregatik, gure exijentzia irmoena, aterpa gauero betea egon dadin, bertan lo eiten duten migrariek 3 gau baino gehiago eman izan arren.

*Bakarrik zein haurrekin etorri diren emakumeen egoera berezirako dispositibo zehatzen zain jarraitzen dugu. Instituzioek ez baitigute inolako erantzunik eman egoera zehatz hau kudeatzeko.

*Janaria, arropa zein garbiketa pertsonala asetu gabe jarraitzen du.

Neurri hauek, transitoan dauden lagunentzako bideratuak dauden oinarrizko eskubideak dira. Gogorazi nahi dugu, egiturazko arazoari irtenbide integral bat eman beharra dagoela, Bilbon bizitza eraiki nahi duten migrarientzako oinarrizko harreratik haratago, aldaketa estrukturalak eskatzen dituen politika eredu berri bat ezinbestekoa deritzogu. Honekin batera, larria deritzogu, babes internazionala eskatu duten lagunek kalean lo egin behar izana.

Egun hauetan 3 Bilbo desberdin ezagutu ditugu: lehenengoa turismoaren industriari bideraturiko ebento erraldoiena, bigarrena instutuzioetatik sustatzen den politikaren ondorio baztertzaile eta ankerrak eta azkenik, elkartasun eta harrera hiria bihurtu duten ehundaka bolondresena. Doakiela OEEtik gure eskerrik beroena.

OEE