Erakundeekin bileraren balorazioa

2018-09-16T13:52:03+00:002018 iraila 16 |Prentsa oharra|0 Comments

Ekaina amaieratik, pateran heldutako ehundaka afrikar Bilbora lekualdatuak izan dira. Euskal instituzioek eskura jarritako harrera baliabideen eskasiaren aurrean, Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunak Bilboko Harrera auzoakekin taldekatuta, eta afrikar komunitatearen, OEEren, SOS Racismoren eta banako solidarioen laguntzarekin, pertsona hauen harreran parte hartzea erabaki genuen.

Hiru hilabete hauetan zehar, erakundeek gure lanari trabak jarri eta hurbiletik pertsona hauen egoera ezagutzeari uko egin diote. Azkenean, ia hiru asteko atzerapenarekin, pasadan ostiralean irailak 14, lehenengo bilera eduki genuen Lanbide eta Gizarte politiken saileko komunikazio bulegoko zuzendariarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko zein Bilboko udaletxeko gizarte zerbitzuetako teknikariekin.

Bilera horretan, era zehatzago batean Bizkaia eta Euskal Herrian martxan jartzen ari diren harrera baliabide berrien inguruan informatu gaituzte, zeintzuk prentsak argitaratutakoen bidez ezagutzen genituen. Aldi berean, harrera neurri berriak eraginkorrak diren aztertzeko, denbora ematea eskatu digute.

  • Igarotze dispositiboak irekita mantenduko dira uda honetan zehar (Bilbon FP zentro bat izango da, ikaslegoarekin elkarbanatuko dutena).
  • Berrizen 15-20 eguneko egonaldietarako zentroa. Printzipioz 20 emakumerentzako edukiera izango duena bai adingabekoekin, bakarrik edo gaixorik egon.
  • Oñatin 3 hilabeteko egonaldia eta babes internazional eskaera egiten duten pertsonentzako 100 plaza malguko aterpea – gehiago edo gutxiago izan daitezke “irizpide teknikoen” arabera
  • Harrera eta Auzolan programak zenbait etxebizitza gehiagorekin indartu.

Bilboko Harrera Saretik hurrengo puntuak nabarmendu dizkiegu:

1. Gure ikuspuntutik zeintzuk diren harrera sistema formaleko hutsegiteak, esetsiz euren protokoloak, jarduera-planak eta programak ez direla eraginkorrak, ez direla nahikoak eta epe laburrekoak direla pertsona migranteen errealitate berri honetan.

2. Dauzkagun datuekin, behin eta berriz errepikatu diegu hartutako neurriak garbiki eskasak izango direla.
Aukera hau aprobetxatu dugu hainbat proposamen egiteko.

Hauetako hainbat proposamen premiaz hartu beharko litzateke, oraindik harrera egiten ari garen 150 inguru pertsonentzako konponbidea aurki dezagun:

  • Udan zabaldutako behin behineko aterpetxeak (zifra ofizialen arabera 218 plaza), zentro espezializatuak bilakatu behar dute. Hauek sei hilabeterainoko egonaldi luzagarria izan behar dute banako bakoitzaren egoetara molda daitezen.
  • Honako zentro hauek egun osoan zehar irekita egon behar dira, jarduera formatibo eta aisialdiko jarduerak erraztuz eta posible den heinean kaleko egoerak ekidinez. Izan ere, kaleetan mafien menpe eta giza trafikoen eskuetan amaitzeko arriskua handitzen da.
  • CEAReko lehenengo harrerako pisu eta aterpetxeak abian jarri Bilbon zein inguruan eta Bizkaiko beste herrietan ere, tinko mantentzen baitugu Oñatiko zentroaren 100 plazak ez direla nahikoak.
  • Berrizko bezalako beste zentro batzuk martxan jarri, honek ez baititu zuzendutako kolektiboen beharrak asetzen.
  • BFAko adin txikiko zentroen baldintzen hobekuntza eta plaza kopuruaren handitzea, tratamendu indibidualizatua egokituz.
  • Berehalako konponbidea jarri Bilboko GLUZko ostatu baliabideen eta premiazko beharren falta estrukturalari baztertze egoeran dauden pertsona guztientzat, bai migrante baita bertokoak izanda ere.
  • Era eraginkorrean artikulatu publikoak diren baliabide sozio-sanitarioak hirugarren sektorearekin.
  • Estatuko Gobernua presionatu Extranjeria legea abolitzeko, eta euskal administrazioetatik Ertzantza, Polizia Lokala eta Polizia Nazionalaren Extranjeria Brigadaren arteko kolaborazio eza sustatzea.

Badakigu harrera hau egitea ez dagokigula, baina gure jardunean jarraituko dugu erakunde publikoek euren partea betetzen ez badute. Pertsonek eta espezializatu gabeko erakunde hauek, ez dute oztopo bat suposatzen autoritateek eta GKE profesional batzuek prentsaurrean esan bezala, aste hauetan zehar kanpo begirada baten bihurtu dira egindakoak agerian uzten dituena eta salaketak egiten dituena krisi migratorioen aurrean hartzen diren epe laburreko eta gizagabetasunaren kudeaketaren politiken aurrean.

Hori bai, zilegizko eragile bezala aitortu behar dugu gure burua eta elkarlanean ekin, kritika eta salaketak ahalbidetuz, gure ustez oinarrizkoa dena gizartea hobetzeko orduan. Gure aldetik, autoritate politiko eta erakundeekin komunikatzeko eta negoziatzeko asmoa argi utzi nahi dugu, betiere euren asmoa berdina bada.

Leave A Comment