Bardeako tiro poligonoaren aurkako manifestazioa

2018-11-18T22:59:09+00:002018 azaroa 18 |Prentsa oharra|0 Comments

Bardeako bizilagunok, Aragoitik eta Euskal Herritik etorritako lagunok.

Bost urte dira Bardeako tiro poligonoaren aurkako ibilbide hau hasi genuela 80 eragile sozial, sindikal eta politiko baino gehiagoren ekimenez. Ezberdinen artean esfortzua egitea ezinbesteko ikusten dugu; lurralde hauetako herri sentimenduan babes gehien izan duen borroketako bat bultzatzeko, instalazio militar hauek behingoz ixtea.

Bardeako Junta eta Espainiako Defentsa Ministerioaren arteko azken kontratua hiru premisa garrantzitsutan oinarritu zen: 20 urteko iraupena 10 urtetako bi alditan banatuta, Juntak jasotzen duen kanona bikoiztea bigarren hamarkadan (7 milioitik 14ra), eta ejertzitotik Bardeako Komunitatera pasatzea Bardeako lurraldearen jabetza, mugarri historiko bezala aurkeztu zigutena.

Poligonoaren kaltea bizi duten herrietako biztanleei ez zaie sekula galdetu inposatutako kontratu itxi honen inguruan, eta gainera, Bardeako lurren erabilera legitimorako eskubidea dutne herritarrei lapurreta suposatzen du, herri kongozanteetako bizilagunei lur horiek lapurtu dizkigute. Gainera, hemengo biztanleak ez direnentzat ere eragina dauka, inguru natural honetan praktika militarrak egiteak suposatzen duen arriskua hain zuzen. Errealitate honen aurrean, Bardenas Libres 2018-tik herri galdeketak egitea proposatzen dugu, poligono militar honek sortzen duen aurkakotasuna agerian geratu dadin.

2018garren urte hau erabakigarria da, errentamendu kontratua luzatu eta Bardeako Komunitateak jasoko duen kanona bikoiztuko baita, Komunitatea eratzen duten 19 udalek, bi bailarak eta Olibako Monasterioak poligonoarekiko duten dependentzia ekonomikoa handituz. Beraz, hemen entseatzen duten basakeriari ezezko borobil bat emateko ordua da. Poligonoa ixteko indarrak batu eta berritzekoa.

Berresten dugu Bardeako Juntak ez duela legitimitaterik Defentsa Ministerioarekin kontratu hau zein bestelakoak sinatzeko. Bereziki Bardeako Juntak ez duelako izaera demokratikorik eta ez duelako poligonoak kaltetutako biztanleria ordezkatzen, ez duelako gardentasunik funtzionamenduan, eta Bardeako baliabide ekonomikoen esplotaziorako kazikismoa bideratzen duelako. Beraz, Kontuen Ganbarak azken txostenean aipatu bezala, kudeaketa publiko on batetik guztiz urrundutako funtzionamendua.

Ez dugu lan xamurra aurrean, Bardean gertatzen den oro konpartitzen eta salatzen jarraitu behar dugu, gurearekin harremana duten beste borroka eta eragileekin saretu, Errefuxiatuen aldeko Karabanarekin kasu, errefuxiatuek sufritzen dituzten gerrak hemen prestatzen baitituzte. Aldi berean, batzuek itxitzat zituzten eztabaidak berriz ireki behar ditugu, poligonoaren jabetzarena da horietako bat. Eta azkenik, instituzioak, deklarazio hutsak egiteaz gain, ardurak har ditzaten behartu behar ditugu.

Azaroaren 18ko komunikatua

Leave A Comment