Grebarako hiru egun baino ez direla falta, erakunde feministek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek emakume besarkatzea burutu dute M8 bultzatzeko, migratzeko eskubidea aldarrikatzeko eta neofaxismoari planto egiteko.
Ekitaldiko parte hartzaileak Emakumeen azaroaren 25eko plazan gaur seietan batu dira eta Besarkada M5 europar ekimenaren aldeko manifestu bat irakurri dute, Giza Eskubideen, Pertsonen eta Herrien Besarkada “ Giza Eskubideak eta bizitzak erdigunean kokatzen dituen ekimen bat da”
Zubia bi jendekatek ibili ostean, Arriaga plazan bukatu den Besarkatze honen bidez erakutsi dute ez dagoela haiek banandu ahal dituen hesirik, baita aldarrikatu ere atzerritarrei buruzko legea indargabetzeko, CIESak ixteko, eta norbanakoen zirkulazio askerako eskubidea.
Ekitaldian, Bella Ciao kanta antifaxistaren bertsio feminista elkarrekin abestu da, eta ultraeskuineko alderdiak salatu dituzte haien diskurtso “guztiz xenofobo, atzerakoi eta antifeministak” direla eta, baita Erakundeen eguneroko bortizkeria arrazista, matxista eta xenofoboa, eta kanporatzeko politikak ere.
Emakumeek* jazarpena jasaten dute, diktadurak direla eta, giza eskubideak defendatzeagatik, eta hainbat genero arrazoiengatik, besteak beste, hainbat indarkeria matxisten artean, behartutako ezkotzak, joera afektibosexualak, emakumeen genitalen mutilazioa edo sexu esplotaziorako gizakien salerosketa.
“Guda edo muturreko txirotasunetik ihesean, migrazio politikek eta muga itxierek izu-biografia bihurtu duten bide gogorrari ekiten diote -azaldu dutenez- eta iritsitakoan, ezegonkorrenak diren lan esparru feminizatuetan sartzen dira, sexu langileak, etxe barruko langile eta zaintzaileak”.
“Horregatik emakumeok* gure gorputzen eta gure lurraldeen gaineko burujabetza eskubidea aldarrikatzen dugu. Migratzea delitua ez delako emakume feministok martxoaren 8an greba egingo dugu, eta gainera, hurrengo maiatzaren 5ean Durangon egongo gara, beste mugimendu sozialekin batera neofaxismoaren aurkako eta norbanakoen zirkulazio askearen aldeko Europa mailako ekimenarekin bat.” hitzekin bukatu dute besarkatzea hasi aurretik, emakume besarkatzea Iruñeko Gaztelu Plazan ere ordu berean burutu da.
Bilbon, 2019ko martxoaren 5ean
Leave A Comment