Gaur goizean segizio batek Atzerr-bulegoan lore-koro bat eta azken 20 urteetan itsasoan hildako 35595 lagunen izenen zerrenda entregatu dute.
Beltzez jantzitako taldea Moyua plazako espainiar Estatuko egoitzatik abiatu da Kale Nagusiko Atzerri-bulegora arte.
Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek deituta, “europar mugetako heriotza politikek hiltzen utzi eta hil arazten dutela” salatu dute.
“EBko gobernuek hilketa politikak sustatzen dituzte, Mediterraneoan pertsonak hiltzen lagatzen dituelako, erreskaterako zerbitzu publikoak ezabatu edo militarizatzen dituztelako eta ondoren GKEen itsasontziei lan egiteari uzten ez diotelako, portuak izten informazioa eta bizitzako azken arnasa ixildu ostean”.
“Espainiar gobernuak hilketa politikak egiten ditu Helena Melero bezalako migratzaileen eskubideen defendatzaileak jazartzen dituelako, bizitzaren gainetik gerraren negozioaren, mugetako kontrolaren eta enpresa transnazionalen interesak defendatzen dituelako”.
“Gobernu espainiarrak hilketa politikak egiten ditu Maroko bezalako herrialdeekin kanpo mugen inguruko akordioak sinatzen dituelako, Atzerritartasun legea ezartzen duelako, manteroak jazarri eta pertsonak Atzerritarren Giltzapetze Zentroetan sartzen dituelako. Espainiar eta frantziar gobernuak hilketako eta legearen kontrako politikak egiten dituzte atxiloketa arrazistak eta itzulketa beroan egiten baitituzte.”
Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek migrazio politika europarrak “nekropolitika” bezala egotzi dituzte hilketaren eta sufrimenduaren negozioa babesten dutelako. Pertsonak eta europar demokraziak harrapatzen eta nahaspilatzen dituen neofaxismoaren armiarma sarearen aurrean, bizitza eta giza eskubideak babesteko sarea sortzea ezinbestekotzat jo dute.
80 gizarte eragilek baino gehiagok osatzen duten herri plataformak, proposamen zehatz bezala, Durangon maiatzaren 5ean Europako hainbat hiritan egingo den Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada europar ekimenean parte hartzera gonbidatu du.
Bilbo, 2019ko apirilak 15
Leave A Comment