Armen trafikoa eragozteko borroka gogor baten ondoren, orain dela bi urte hainbat kolektiboren sareko lanak
Bhari ontzi-enpresa Bilboko portutik kanporatzea lortu zuen.
Saudi Arabiako ontzi-konpainia horrek urteak daramatza Espainiako eta beste jatorri batzuetako armak
garraiatzen Saudi Arabiara, eta herrialde horretako gobernuak Yemengo gerran erabili ditu. 2015an hasi zen
gerra hori, eta, ordutik, giza eskubideen urraketa larriak egin dira eta egiten jarraitzen da. NBEk kalkulatu du
233.000 pertsona hil direla eta ia erdiak 5 urtetik beherako haurrak direla.
Ustekabean, ontzi-enpresa horretako ontzi bat berriro ainguratu dute Bilbon, nahiz eta nazioarteko salaketak
eta munduko hainbat lekutan erakutsitako gaitzespen soziala handiak izan. Bilboko erantzunak ez du etenik:
Greenpeace, KEM-MOC, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Oxfam-Intermonen erantzuna ez da berandutu, eta
elkarretaratzea deitu dute gaur, eguerdiko 12etan, Arriaga antzokiko plazan, “Gerra hemen hasten da, hemen
geldi dezagun” lelopean.
Deialdia egin duten kolektiboek salatzen dute, iritsitako informazioen arabera, ontzi horrek armak kargatuko
ditu Bilboko Portuaren eta dagozkion erakundeen adostasunarekin, eta horiek, ziurrenik, Yemenen giza
eskubideen urraketak egiteko erabiliko dituzte. Horregatik exijitzen dute portuan arma trafikoa berehala
gelditzea eta heriotzaren industria horren birmoldaketa bat.
Leave A Comment