Sofia Català Vidal eta Rosa Pérez Masdeu zinemagileek egindako Pakete Susmagarria dokumentalean honako galdera planteatzen da: zer da harresitutako Europa atzean dagoena? Filmean diskurtso antiterroristaren instrumentalizazioa erdiratzen da Europar Batasuneko mugen itxieraz, politikoki eta ekonomikoki, etekina nork ateratzen duen ulertzeko. Zuzenbideaz, migrazioaz, armamentuaz, segurtasunaz, nazioarteko harremanetaz adituen analisitik abiaturik, segurtasunaren negozioari buruz tratatzen da. Analisi desberdinak, Mohammed, Nadym, Bissan eta Elouh-en testigantzen bidez artikulatuko dira. Haiek zirkulazio askatasunaren falta honen ondorioak Europara klandestinitatean heltzera behartzen duela azaltzen dute.