Bilboko Udaletxeak krisi humanitarioaren eta auzokideekiko elkartasunaren aurrean, auzoko kantxen itxierarekin erantzuten du; non Afrikar jatorriko gazte migratzaileek hilabeteak daramatzate bertan lo egiten.
Dozenaka gazte migratzaile 8 hilabete daramatzate Atxuriko kantxetan lo egiten. Etxebizitza baliabide bat lortzeko Udalaren eraginkortasun ezaren aurrean, Atxuriko auzokideok euren gauzak gordetzeko espazio bat eta lo egiteko espazio bat eskaintzea erabaki dogu. Bidegabekeriaren aurrean, auzo elkartasuna.
Urtarrilaren 3an, Bilbon etxerik gabeko emakume bat hil zen eta ordu gutxira, Udalak kantxak hesitu zituen, pertsona horiek bertan gaua igaro ez zezaten. Inork ez du nahi gazte hauek kantxetan lo egin behar izatea. Harrera elkarte eta bertako auzokideok hilabeteak daramatzagu etxebizitza irtenbide duin bat eskatzen. Hesiak jartzea ez da irtenbidea.
Auzokideok eta elkartasun erakundeok erabaki horren atzean dagoen arrazakeri soziala eta instituzionala salatu nahi dugu. Gure bilera-eskakizunak ez dira erantzunak izan. Gure ustez, gobernuak ezjakintasunetik, gorrototik eta beldurretik begiratzen duen pertsona talde baten iritzietatik gidatu da. Onartezina izan da Barruti Kontseiluaren instrumentalizazioa, auzokoak ez diren elkarteek itxieraren aldeko botoa eman zezaten. Atxuri auzo anitza, bizia eta solidarioa da. Burdinezko hesi hauek ez gaituzte geldituko.
Gainera, itxiera honek auzoak defendatutako eta irabazitako espazio honen kaltetzea eragiten du. Gure seme-alabek espazio ireki eta estali batean jolastea nahi dugu, eta ez burdinazko kaiola batean.
Hesiak ez dira gizarte premiekiko eta auzo elkartasunarekiko erantzunik. Lotsagarriak eta arrazistak diren hesi hauek gobernu taldearen aurkako oinarrizko hitzarmenen aurkakoak dira. Hitzarmen horiek Balioen Gutunean eta Migrazioarekiko Patu Sozialean jasota daude. Koherentzia eta pertsonen eta auzoen aldeko apustua exijitzen dugu.
Udaletxeari, eta erabaki honen atzean dagoen administrazioari, hesiak kentzea eta pertsona hauei legearen araberako etxebizitza aukera duinak eskaintzea exijitzen dugu.
Gaur, urtarrilak 4, arratsaldeko 19:00etan, Atxuriko kantxen aurrean, hesien aurkako eta kalean bizi diren pertsonen bizitoki duinaren aldeko KONTZENTRAZIOA.
Antolatzaileak: Atxuri Harrera-Ongi Etorri Errefuxiatuak, Atxurigorri eta beste auzoetako beste kolektibo batzuk
Leave A Comment