Bilbo, 2022ko otsailaren 1ean.- Bilbok bat egiten du Tarajaleko duintasunaren aldeko martxarekin, datozen otsailaren 5 eta 6an.
“Legezko bideak bizi seguruak. Migrazioa eskubidea da”. Lelo hau daramatela, 200 erakunde eta gizarte-talde baino gehiagok bederatzigarren urte jarraian gogoan hartzen dute, Ceutako Tarajal hondartzan 2014ko otsailaren 6an gertatu zen tragedia saihesgarria. Bertan Saharaz hegoaldeko 14 gazte hil ziren gutxienez, Guardia Zibilak jaurtitako gomazko pilota eta gas negar eragileen artean.
Gertaera honek aldaketa puntua eragin zuen estatu espainiarraren migrazio politikan, Gobernuaren gai honetako politika definitu baitzuen, eta oraindik ere zigorrik gabe dirau.
Duintasunaren aldeko lehen martxa Ceutan egin zen, tragediaren ondoko egun batzuen buruan eta ordutik hona urtero egin da, penintsulako hainbat lekutako laguntza duela.
Euskadiko Komunitate Beltz, Afrikar eta Afrikarren ondorengoena, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bizkaiko Erregularizazioa Orain eta SOS Arrazakeria erakundeek elkarretaratzea egiteko deia egiten dute, Bilbon, otsailaren 5ean arratsaldeko sei eta erdietan Arraiagako Plazan.
Ekitaldi honetan, egun hartan hil ziren eta Europako muga eta migrazio politiken errealitate odoltsua sufrituz oraindik ere hiltzen ari diren pertsona guztiak gogoratu nahi ditugu.
2021 urtean hamabi pertsona hil ziren egunero batez beste, migrazio bide desberdinetan estatu espainiarrera heltzen saiatzen ari zirelarik, Caminando Fronteras-en arabera, hots: 4016 Kanarietako bidean, 191 Aljeriako bidean, 102 Itsasartean, eta 95 Alboranen. Biktimak guztira 4.404 uzan dira eta 2021 serie historikoko urterik hilgarriena. Ezin ahaztu ere Euskal Herrian hildako 7 pertsonak.
Europar Batasunaren nekropolitiken eraginez, pertsona hauek gero eta bide arriskutsuagoetan barrena abiatzen dira, bizia arriskuan jarrita, eta saihestu ahal ziren heriotzak gertatzen dira.
Espainiako Hegoko mugan gertatzen diren itzulketa, bero, itzulketa espres eta giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko ekitaldia da hau. Ekitaldi honek zenbait balore erakutsi nahi ditu, alegia, justizia, askatasuna eta elkartasuna.
Era berean, otsailaren 4an, ostiralean, La Bolsa Udal zentroan, Xavi Artigas eta Xapo Ortegaren Tarajal: desmontando la impunidad en la frontera sur dokumentala proiektatuko da.
Dei egileak: Duintasunaren Aldeko IX. Martxa laguntzeko taldeak (CNAAE- Euskadiko Komunitate Beltz, Afrikar eta Afrikarren ondorengoena, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bizkaiko Erregularizazioa Orain eta SOS Arrazakeria).
Leave A Comment