Aurten ere, Espainiako Estatuko karabana Mugak Zabalduz erakundeak eta Carovane Migrantik, Italiakoak, elkarrekin bidaia bat antolatu dugu mugetan giza eskubideen urraketa salatzeko . Oraingoan Balkanetako ibilbidean, “atzeko atean”, gertatzen dena azalaratu nahi dugu.
Europar Batasuneko asilo politiketan eta giza eskubidetan oso atzerapauso nabarmenak ematen ari dira Migrazio eta Asilorako Europako Itunak (PEMA) onartu berri du mugetako nekropolitikak finkatzea. Horri gehitu behar zaio ultraeskuindarrek gorrotozko diskurtso xenofobo, matxista eta kolonialak egiten dituztela; eta Europa honen militarizazio gero eta handiagoa dela.
Gero eta deshumanizatuago dagoen Europa batean inoiz baino beharrezkoagoak dira salaketa kolektiboa eta karabanako esperientzia honen jarraipena. Gobernuen erantzuna mugimenduen askatasunaren alde egiten ari diren herriekin oso zakarra da Gazako sarraskia definitzeko termino egokiari buruz eztabaidatzen denean, –genozidioa edo gerra-ekintzak-, pentsatu beharko genuke ez dagoela mugetako sarraskia definitzeko “migrantizidio ” baino egokiagoa den beste hitzik.
Iazko karabanan Melillan identifikatu genuen 2022ko ekainaren 24ko migratzaileen sarraskiaren memoria egitean , eta, ondoren, Italian, Cutroko naufragioan eta Mexikoko Ciudad Juarezeko hilketak aztertzean. Eta ondoren, Greziako kostazainen laguntzarekin. seiehun pertsona baino gehiago hil zirenean Greziako Pylos kostaldean.
Europako eta munduko historia iragarritako heriotzez beteta dago. Ez dira zenbatzen basamortu, oihan eta itxasoetan desagertutako pertsonak, ezta Balkanetako ibilbide honen amaieran geratzen direnak ere.
Sarraskien zerrenda luze honek erakusten digu erantzuna behetik eman behar dela, ikuspegi zabalago batetik, borrokak, praktikak eta testigantzak partekatuz.
Erakundeek uzten dituzten espazioak hartu behar ditugu borroka eta proposamen egokiak eraikiz. Hildakoen identifikazioa bermatu, gorpuak sorlekura eramateko erraztasunak eskaini eta familiakoei laguntza psikologiko egokia eman diezaietela gobernu desberdinei exigitu behar diegu.
Ezin gara geldirik egon eskubideen atzerakada honen aurrean. Palestinar herriaren aurkako genozidioa edo Ukrainako gerra, herri bosniarraren aurka 1991n egondako garbiketa etnikoa ekarri dute gogora.
Gerra haietatik ihes egiten zuten herritarren desplazamendu behartuak oraingokoen berberak dira , baina Europar Batasunak hitzarmenen eta legeekin migranteen ibilbideak eta mugak askoz ere zailagoak dira.
Mugak kanpora ateratzea salatu nahi dugu, bestelako herrialdeekin akordio berriak adostu dituzte eta honela, herri horiek euste lana egin diote diru-kopuru itzelen trukean.
Eta iristea lotzen duten kasu gutxi horietan PEMA rekin topatu egiten dira, hau da, dagoen estatuak baieztatu arte migratzaile hori ez sartua bezala egongo da. Eta hau noiz arte? Ba kasuan kasuko. Are gehiago familien atxilotzea epe batez baimenduko da baldin eta 6 urte baino gehiagoko haurrak badituzte. Europako estatuek Britaina Handiko Ruandarako deportazioak eredu bezala hartu nahi du.
Historiatik ikasteko gai ez bagara telebista eta sare sozialetan ikusten ari garen genozidioa eta eta Europako eskubideen urraketa salatu behar dugu eta “ez gure izenean” ozen aldarrikatzea ezinbestekoa bilakatzen ari da.
Europako balioak itxasoetan eta mugetan desagertzen ari dira etengabe. Sistema kapitalistak bizirik dirauten pertsonak beren krisien erantzule egiten ditu makroekonomikoak, geopolitikoak eta ingurumenekoak, “elkartasuna” eta “integrazioa”, baina kontzeptu huts horien atzean segregazioa eta langile migratzaileen kriminalizazioa, askotan esklabo bihurtuta daude.
Hala eta guztiz ere, familia migratzaileek beren gorputzekin eusten jarraitzen dute gure zaintza-ekonomia. Zaintza hau erabat feminizatuta dago.
Egoera administratibo irregularrari buruzko eztabaida luzatzen den bitartean. Europan bizi diren pertsoan guztein erregularizazioa ezinbestekoa da.
Ez dugu beste aldera begiratu nahi! Ez dugu etenik izango askatasunaren eta pertsonen eskubideen aldeko borrokan.
Gerrak eta genozidioen kontra eta Migrante eta derrigorrez mugitzen diren alde egongo gara beti.
Horregatik, uda honetan armak saltzen dituen Europa honen mugetara joango gara.Eta fazismo berri honen kontra eta oroimen demokratikoaren eta justiziarealde egingo dugu aho batez.
Eskerrik asko karabana honetan gurekin zaudeten guztioi. Fiskoki etorriko zaretenei baina baita etxetik eta sare sozialetik jarraituko duzuenoi.
EZ GURE IZENEAN! EZ DAGO LEGEZ KANPOKO GIZAKIRIK!
GELDI DEZAGUN MIGRAZIO ETA ASILO ITUNA!
Leave A Comment