Hainbeste borrokalditako lagunak!
Azken urteetan, abenduaren 31n, eguerdian, Plaza Biribilean bildu ginen, eta honako egoera hauek salatu genituen: arrazakeria, harrera duingarria, migrazio-ibilbideetako joan-etorri segururako ezintasuna, mugetako heriotzak, legedi ezinezkoak, gerrak eta genozidioak, emakumeenganako esplotazio ankerra, jazarpen poliziala, hainbeste pertsona kalean gosea eta hotza pasatzen, erroldarako arazoak …..azken finean, errebindikatzen.
ESKUBIDE GUZTIAK PERTSONA GUZTIENTZAT!
Izan ere, hori horrela ez den bitartean, ez gara eskubideez ari, pribilegioez baizik.
Aurten, PLAZA BIRIBILEAN ere bildu gara Bizkaia Denontzat leloarekin.
Borrokak eta salaketak partekatzen jarraitzen dugu, eta 2025ean parte hartzera animatzen zaituztegu.
——
Bizkaia maite
Urte berri ona izan dadila
Eskubidetaz jantzia
Nahi zaitugu oso
Harrera herria
Bizkaitarrok
Alde guztietakoak gatoz ba
Hementxe bizi garenok
Gogoz eta indar
Burdina gu gara
Elkarrekin aurrera
Errolda ta etxebitza
Giza zerbitzuak ere bai
Arrazakeria kanpora
Bizitza duina
Aldarrikapenak
Denontzat gizartea
Berdintasuna
Hori da eskatzen duguna
Bortizkeria baztertu
Aniztasuna da
Gure ikurra
Berdintasuna
Hori da eskatzen duguna
Eta hori da gurea
Nahi dugun Bizkaia
Bizkaia maitia
BIZKAIA DENONTZAT
Leave A Comment