1. Zabalburu plaza

Arratsalde on eta ongi etorri free-tour honetan parte hartuko duzuen guztioi!!

Ibilbide libre honetan  migratzeko eskubidea eta mugitzeko askatasunaren aldeko aldarrikapena egin nahi dugu. Aldi berean, arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu nahi dugu.

Ibilbidean zehar, Bilboko aztarna esklabistari jarraituko diogu eta  hainbat puntu interesgarrietan geldialdiak egingo ditugu. Horietako bakoitzean zenbait datu eta istorio kontatuko dizkizuegu, hori dela eta, une horietan inportantea da isiltasuna mantentzea ondo  entzun dezagun.

Ibilbidea Areatza parkean amaituko dugu. Fleming plazan, Harrobi plazan, San Anton zubiaren hasieran, Prim kalearen hasieran, Unamuno plazan eta San Nicolas kalean geldialdiak egingo ditugu.  Gure euritakoaren atzean joan zaitezte.

Bihartik aurrera edukiak sare sozialetan izango dituzue. Orain entzundakoaz hobeto jabetzeko eta istorio hau ahalik eta gehien zabal dadin.

Hasiko  gara!  Juan de Garay kalean gaude; kaleari izena ematen dion gizona Urduñan jaio zen.  Beste hiri batzuen artean Buenos Aires hiria sortu zuen 1578an. Kolonizatzaileek premiazkoa ikusi zuten Buenos Aires hiria jendes betetzea jatorrizko bizateleen erresistentziari aurre egiteko. Horren ondorioz, jatorri afrikarra zuten esklabizatutako pertsonak eraman zituzten hara.

Hau egiteko baimena lortu zuten Espainako erregeek emanda. Erregeek ohitura zuten konkistatzaileak eta goi funtzionarioak saritzeko baimen eta lizentzia hauen bitartez. Horrela esklabizatutako pertsonak Ameriketara eraman ahal izan zituzten. Juan Sebastián Elcano, Bilbon ere bere kalea duena, munduari bira eman zionean, Cabo Verdetik pasatzean, pertsona esklabizatuak erosteko geldialdi bat egin zuen. Hauek Victoria ontzian lan egitera behartu zituzten.

Baina itzul gaitezen Juan de Garayrekin… 1583ko martxoaren 20an buruan kolpe bat eman zioten eta ondorioz  hil egin  zen, indiar querandiek hil zuten haien kontrako burruka batean. Zerbait egingo zuen hain amaiera dramatikoa merezi izateko, ezta? Hala ere, hemen omentzen dugu hirirari sarrera ematen dion kale bati bere izena ipinita.

Gaur Juan de Garay kalearen izena aldatuko dugu eta HARRERA HIRIA kalea deituko diogu.

Buenos Airesen, Casa Rosadaren aurrean Juan de Garayri egindako monumentoa. Estatutaren atzean Gernikako arbolaren kimu bat ikus daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2. Bruno Mauricio Zabala kalea (Fleming plazan geltokia)

Kale honen izena, Zabala, Bruno Mauricio Zabalari egindako omenaldia da. Militarra eta administratzaile koloniala, Durangon jaioa.  Bertan bere jaiotetxea mantentzen da. Gobernadore eta Rio de la Plata probintziako kapitain jenerala izan  zen.  Defentsarako eraikin bat egin zuen eta eraikin horretatik egungo  Montevideo, Uruguaiko hiriburua, sortu zuten.

Esklabo bihurtutako pertsonak ere erosi zituen. 1730-an, bakea sinatu ondoren, nazio ingelesarekin berezarri zuen pertsona beltzen salerosketa.

Zabala kalearen hasieran gaude Fleming plazan hain zuzen ere. Plaza hau gaur egun 5. barrutian “Goi Auzoetan” bizi direnen topalekua da. Zonalde honetako biztaleriaren ehuneko handi bat afrikarrak eta migratzaileak dira. Denok dakigun bezala halako zonaldeetan gentrifikazio eta espekulazioa ikaragarria da. Neoliberalismoak hala bultzatuta eskubiderik gabe, langabezian eta erregularizatu gabeko pertsonak eta bizitzeko beharrezko gutxiengoak betetzen ez dituzten pisuak etengabe aurkitzen ditugu.

Hau da, arrazakeria estrukturalaren adibide hutsa da zonaldea.

Zabala kalea San Roke baselizarantz zihoan bide zahar baten gainean egin zen.

(Donejakue bidean zihoazen erromes frantsesen aterpetxea). Kalearen goiko aldean trenbideetako eraikinak daude. Industrializazio garaian eraikitakoak hainbat lekutatik etortzen ziren lagileentzat. Honen ondorioz, baten batzuk aberastu ziren besteak baldintza eskasetan bizi ziren bitartean

Gaur Zabala kaleari ERREGULARIZACIOA ORAIN! izena emango diogu.

Orain Las Cortes kaletik jarraituko dugu Harrobi  plazaraino…

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bruno Mauricio Zabalaren omenez egindako estatua eta plaza  Montevideon, Uruguayn.

 

  1. Las Cortes kalea (Harrobi plazan geltokia, Laguna kalean gora)

Orain, Las Cortes kalea zeharkatu ondoren, Harrobi plazan gaude. Hemen gauza pare bat aipatuko ditugu. Lehenengoa kalearen izena. XIX. mendeko Espainiako auzi esklabista, egoera kolonialarekin oso lotua, gai polemikoa izan zen, orain immigrazioa den bezala. Espainian gertatu ziren lehen adierazpen abolizionistak, eta, Brasilen izan ezik, bertan esklabotzak ere denbora gehiago iraungo du.  Antillanetako azken bi koloniekiko harremana zaila zen, eta esklabotza eta salerosketa mantentzearen aurrean pertsona konprometitu eta aurrerakoien jarrera kontraesankorra zen.

Bigarren gaia emakume esklabotuen lana gutxiestea da. Merkatua haietaz elikatzen zen; izan ere, ugazaba etxe barruan eta kanpoan zerbitzatzeaz gain, esklabo-sistemaren jarraipena bermatzen zuten, egoera horren mende zeuden pertsonen belaunaldi berriak sortuz. Esklabista askok behin eta berriz bortxatu eta abusatu egin zituzten, eta prostituzio-lanak egitera behartu zituzten hirietako burdeletan, haientzat dirua irabazteko asmoz.

Emakume esklabotu gehien-gehienak bizi ziren egoera kontuan hartuta, esklabotzaren negozioa prostituzioarekin lotzea ez zen zaila garai hartan, Beraz, ohikoa izango zen prostituzioa beren kasa praktikatzea.

 

  1. San Anton zubia

 

Hemen behean, Martzana kaian, Euskadin Memoria Esklabistaren toki bakarra dirudiena aurkituko dugu. Chocolat-en omenezko plaka bat da, Frantziako herri-kulturaren ikono bihurtuko zen zirkuko lehen artista beltza.

Pertsonaiaren atzean zegoen gizona, Rafael,  esklabo jaio zen Kuban, historialariek zimarroitzat jotzen dituzten esklaboen semea, hau da, matxinoen semea. Rafael goiz-goizetik umezurtz geratu zen, eta yoruba erlijioko “aitabitxi” edo “amabitxi” baten esku utzi omen zuten, gero Habanatik gertu adopzioan emateko.

10 urte zituela Patricio Castañok erosi zuen Sopuertara eramateko. Espainian, Rafael, legez, gizon librea zen. Hala ere, iristean morroi gisa erregistratu zuten, eta praktikan esklabu gisa tratatzen zuten. Kuban bizi izandakoaren antzekoa izan zen bere egoera, baina bertako beltz bakarra izanda, uhartean baino gehiago arbuiatu eta iraindu zuten.

Historiak dioenez, arratsalde batean, Castaño jaunaren ahizpek xaboi-urez igurtzi zuten odola zerion arte, zuritzen eta desinfektatzen saiatzeko. Gertaera horren ondoren, etxe horretatik Bilbora ihes egitea eta independente bihurtzea erabaki zuen. Meatzari, zamaketari, garbitzaile, kantari eta kafeetan rumba dantzatzen aritu zen clown ingeles baten morroi lana aurkitu eta herrialdetik irtetea lortu zuen arte. 1886an Parisera iritsi zen eta clowna areto ospetsuenetako bateko izar handienetako bat bihurtu zen. Arrazakeria azaltzen dute hein batean bere garaipena. Baina Rafaelen arrakasta bere erresistentzia-gaitasunari eta batez ere bere talentuari esker izan zen.

George Foottit ingelesarekin, garai hartako pailazorik ospetsuenetakoarekin, bikotea osatu zuen, eta Lumière anaiek filmatutako zinema mutuko lehen aktoreak izan ziren, publizitatearen, komikiaren, jolasen eta haurrentzako jostailuen lehen izarrak… Chocolat izan zen, halaber, gaixo zeuden haurrak arintzeko ospitaleetan jardun zuen lehen pailazoa. Ondoren, antzerkian karrera bat lantzen saiatu zen, baina porrot egin zuen. Publiko frantsesak onar zezakeen beltz bat pailazoa izatea, baina ez antzezlea.

1914an I. Mundu Gerra hasi zen eta zirku ibiltari batean irauten saiatu zen. 1917ko azaroaren 4an, 50 urte pasatxorekin, Bordelen hil zen eta bertan lurperatu zuten. Orduan eman zioten Padilla abizena, inoiz bizirik izan ez zuen abizena, 2016an jarritako plaketan agertzen dena, bai Marzanako kaian, bai Bordeleko hilerrian. 2012an bere biografia argitaratu zen eta lau urte geroago bere bizitzari buruzko Chocolat izeneko filma estreinatu zen.

Jarraian, San Anton zubia igaro eta Erronda kaletik jarraituko dugu hurrengo geltokiraino, Prim kalearen hasierara arte.

 

  1. PRIM KALEA

Juan Prim y Prats Reusen (Tarragona) jaio zen, 1814an. Reuseko kondea, Bruch-eko bizkondea eta Castillejoseko markesa izan zen.

Espainiar militar hau Puerto Ricoko kapitain jeneral izendatu zuten, 1847ko urrian. Kode beltza deiturikoa jarri zuen martxan, esklabo bihurtutako pertsonen matxinadak eragozten saiatzeko, errepresalia gogorren bidez. Kode beltzak Puerto Ricoko afrikar populazioaren aurkako neurri arrazista eta errepresiboen tradizio luzeari jarraitzen zion.

XVIII. mendean, Puerto Ricon, esklabo bihurtutako pertsonak hasiak ziren jabe errepresiboengandik askatzeko neurriak garatzen; besteak beste,  haien askatasuna eskatu, etxaldeko fruituak kaltetu, eta ihes egin. 1837ko urrian, indar polizialak antolatu ziren Puerto Ricon, matxinada beltz bat ekiditeko helburuarekin. Argitu behar dugu garai hartan Uhartean, zegoeneko, gehiengoa zirela pertsona beltzak eta mestizoak; Espainiak, beti iraultza beltz baten beldur, erabaki zuen Kanariar uharteetatik eta Kataluniatik Puerto Ricora pertsonen migrazioa sustatzea, ziurtatzeko Koroak ez zuela boterea galduko, esklabo bihurtutako pertsonen altxamendu masibo baten ondorioz.

Gogoratu behar dugu Puerto Rico izan zela Espainiak Amerikan esklabo bihurtutako afrikarren trafikoa ezarri zuen lehen kolonietako bat. 1542tik aurrera, indiarren esklabotza debekatuta zegoen, eta afrikarrek ordezkatu zituzten bortxazko lanak.

Prim y Prats jeneralak bazekien nazioartean, XIX. mendearen erdialdean, esklabotzaren abolizioa arau bihurtzen ari zela. Primen ordenak Puerto Ricoko biztanle gehienei eragiten zien, ez baitzen populazio esklaboa mugatzen, “gutxieneko odol afrikarra” zuten pertsona guztietara baizik. 1848rako, Puerto Ricon, biztanleriaren ia % 12 esklabo bihurtutako pertsonak ziren. Primen Kode beltza Puerto Ricoko herritarren erdien eskubideen aurkako erasoa izan zen.

Primen kodeak esklabistei nahieran zigortzeko baimena ematen zien, bereziki ihes-saiakera kasuetan, “besteek haien eredua jarraitzea saihesteko” balio baitzuen. Zigorrak oso punitiboak ziren; adibidez, bost urteko kartzela-zigorra ezartzen zitzaion zuri bat iraintzen zuen pertsona beltz orori. Are gehiago, Primek bilatzen zuen pertsona beltzekin lotura zuen pertsona oro gerra-kontseiluak epai zezala, eta aginduaren zehaztapenak oso zorrotzak ziren pertsona zuri baten aurka borrokatu nahi zuen pertsona beltz guztien aurka, arrazoia edozein izanda ere.

Primen Kode beltza Puerto Ricon zegoen arrazakeriaren zantzu bat baino ez da. Eta hona hemen euskal beste kalea, berebiziko militar esklabista eta arrazista baten izena daramana.

Gaur, Prim kalearen izena aldatuko dugu, eta ATERPEA jarriko diogu (REFUGIO).

 

  1. NAUTIKA ESKOLA (UNAMUNO PLAZA)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Duela mende batzuk, gure hiribildua aipagarria zen itsasontziengatik eta itsas-merkataritzagatik. XVI. eta XIX. mendeen artean, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko erakundeek eta eliteek goi-mailako pilotuen lanbide-heziketa sustatu zuten. Argi dago itsasontziak esku adituek gobernatu behar zituztela, itsasoan abentura bati ekiteko beharrezko jakintzekin, bereziki horrek esklabo bihurtutako pertsonen merkataritza transatlantikoarekin zerikusia bazuen.

Bilboko Nautika Eskola gaur egun gauden tokian sortu zen, Unamuno plazan, 1740an, Bilboko Udalaren, Bilboko Kontsulatuaren eta Bizkaiko Jaurerriko Diputazio Nagusiaren arteko lankidetzaren ondorioz. Eskola honen sorrera aurrekaria izan zen, urte batzuk geroago beste hiri batzuetako Kontsulatu eta Merkataritza Batzordeek jarraituko zutena.

Espainiak ez zuen esklabotza abolitu 1880ra arte; zegoeneko, baina, bere inperioaren azken koloniak independentziarako zorian zeuden eta esklabo bihurtutako pertsona beltzak lehen lerroan borrokatzen zirene bere askatasuna konkistatzeko. Debekuak bi ondorio izan zituen: esklabo bihurtutako pertsonen prezioa igo zuen, eta Antilletan lehorreratutako esklaboen kontrabandoa handitu zuen, nahiz eta Britainiar Armada ontzi horiek atzematen saiatzen zen. Espainiak ez ikusiarena egiten zuen, halako moldez non eskrupulurik gabeko armadore, kapitain eta merkatari talde batek etekin handiak atera baitzituen pertsona esklaboen trafikoarekin. Euskal esklaboen azken tratulari garrantzitsuenak nabarmendu ziren hemen.

1833an euskal inbertitzaileen konpainia bat sortu zen, esklabo bihurtutako pertsonen garraioan “espezializatuta” zegoen itsasontzi handi bat armatzeko, orain Benin den lekutik Kubara. Baionako ontzioletan eraiki zuten diskretuki, eta El cazador santurtzano izena jarri zioten. Pertsona beltzen trafikorako ontziek ezaugarri espezifikoak izan behar zituzten 500 pertsona inguru eraman ahal izateko, eta horiek, espazio minimo batean lerrokatuta, ia mugitu ezinik eta, oro har, girgiluekin kateatuta. Gainera, eskotila txiki batzuk izan behar zituzten, eta, haietatik, pertsona bakar bat igo ahal izango zen estalkira aldi bakoitzean, barne-barrikadekin eta aireztapen-zuloekin, giroa oxigenatzeko eta detrituak kanporatzeko. Horrez gain, itsasontzia inguratzeko sareak ere eduki behar zituzten, gatibuen suizidio saiakera sarriak saihesteko.

El cazador santurtzanoko kapitaina Angel Elorriaga zen, Santurtziko itsasgizona. Ontziak 681 pertsona esklabizatuak eraman zituen, eta Bahia Hondan lehorreratu zen. Urtebete baino gutxiago iraun zuen eragiketa batean inbertsioa hirukoiztu egin zen. Dagoen dokumentazioak behin eta berriz egiaztatzen du Afrikako kostaldean esklabo bihurtutako pertsonen trafikoak ere ez ziela ihes egin euskaldunen jarduera dibertsifikatuei. Beste adibide bat da 1835 eta 1836an Sierra Leonako Auzitegian epaitutako Espainiako itsasontzien 37 kasuetatik laurden batek baino gehiagok abizen euskalduneko marinel bat zuela kapitain. Euskal herritarrek eta katalanek ontzi-kapitain gisa trafikoan nahasita daudenen erdia inguru ordezkatzen dute. Baliteke portzentajea itsasontzien jabeen eta kontsignatarioen artean gordetzea.

Bukatzeko apunte bat. Elkano, lehen aipatu duguna, ez zen bere eskifaian eskulan esklabizatua erabiltzen zuen bakarra: euskal marinelek erabilitako praktika zen.

 

  1. Ascao kalean, tindatzaile gisa ziharduen pertsona esklabizatu bat hil zuten.


Gure ibilbideari jarraituko diogu Ascao kaletik, baina aurretik bertan gertatutako zerbait kontatuko dizuegu. 1665eko apirilaren 2an, Bizkaiko korrejidoreak jakinarazpen bat jaso zuen, goizalde hartan, 4ak aldera, Ascao kalean “mulato edo beltz bat hil zutela” zioena. Erruduna berarekin lan egiten zuen morroi bat zen. Pascual de Zaballagaren denda edo lonjan Juan de los Santos 30 urte inguruko gizon esklabo bat arma zuriz hil izana leporatu zioten. Juan-ren “jabeak” justizia eskatzen zuen bere jabetzako pertsona esklabizatua hiltzeagatik. Hildakoaren deskribapenean ikus daitekeenez, erreklamazio ekonomiko hutsa da: “hogeita zortzi urtekoa, osasuntsua eta sendoa, eta trebetasun onekoa tindategian eta probetxu handiko beste gauza batzuetan trebea, eta egunero bere jabearentzako sei erreal irabazten zituena mantenuaz gain”.

Maria de Solarzano y Salazarrek adierazi zuen hildakoa baketsua eta jokabide onekoa zela, oso adeitsua izateaz gain, eta oso adiskidetsu agertzen zela hiltzailearekin, festa-egun batzuetan dirua ere ematen baitzion.

Nahiz eta itxuraz ongi onartua izan eta bere lanak ugazaben estimua izan, ez dakigu zergatik hil zuten. Imajina daiteke biktimaren esklabotza-izaera erabakigarria izan zitekeela hilketa krudelaren egitatean. Juan garai hartan nagusi zen arrazismo sozialaren biktima izan zen.

Kasu horrek eta beste batzuek euskal gizarteko sektoreen gaitzespen sozialagatik jasan zuten indarkeria sistematikoaz ohartarazten dute, gaur egun arte iraun duena eta arrazakeria eta neo-kolonialismo gisa salatzen duguna.

Euskal herritar asko izan ziren gaur egun ere Hego Munduko pertsonen bahiketa eta esklabotzaren onura jaso zutenak. Aberastasun milioidunak oinarri horren gainean sortu ziren, eta ehundu ziren ustelkeria-tramak ia gizarte osoa inplikatu zuten.

Gutxienez hogeita hamar bat euskal herri sartzen dira esklabo bihurtutako pertsonak daudela egiaztatzen den herrien zerrendan. Euskal deitura ugari ageri dira eskala desberdinean. Gaur egun, batzuek arriskutzat hartzen zituzten, beste batzuek ez zuten onartzen haien presentzia; kasu batzuetan, haien aurka bortizki jokatzeko arrazoia lehiatzera irits zitezkeela da. Lehia horretan esklabo batek auzotar batzuek baino maila sozial handiagoa lortzen zuenean, bi erreakzio negatibo mota sor zitezkeen: lehenengoa, indarkeria fisikoa erabiltzea, Ascaon gertatu zen bezala; bigarrena, agintarien aurrean salaketa jartzea zen, eta horiek, printzipioz, prest zeuden beste talde etniko batzuekin zerikusia zuen edozein salaketa ontzat hartzeko, auzotasun-eskubidea frogatu behar baitzuten. Ezaguna egiten zaizue, bai?

 

  1. BBVA Ybarra familia (San Nikolas metroko irteerako plazatxoan)

Banco de Bilbaoren egoitzaren aurrean gaude. Garai hartako jarduera legitimo bakar batek ere ez zuen ahalbidetu salerosketa ez zen kapital-metaketa, batez ere legez kanpoko aldian. Gero aberastasun handiak eta bankuak sortu ziren, eta beren kapitala esponentzialki biderkatu zuten, gaur egunera arte, milioika pertsonaren esklabutzaren gainean. Industria-iraultza eta kapitalismoa bera oinarri berean oinarritzen dira.

Baina goazen BBVArekin eta Ybarra familiarekin. Ybarra familia euskal oligarkiakoa zen, eta interesak zituen industrian, meatzaritzan, bankan, komunikazio-taldeetan eta politikan. Gogoratzen al duzue Baionan “Santurtziar Ehiztariaren” operazio diskretua eta “fardelen” garraioa, esklabotzak eufemistikoki deitzen zituzten bezala? Ba al dakizue nor arduratu zen inbertitzaileak bilatzeaz eta euskal labeldun operazio honen buru izateaz? Ybarratarren kide bat, Jose Antonio Ybarra de los Santos, 1774an Muskizen jaioa eta 1849an Bilbon hila.

Ybarratarren kide bat, Jose Antonio Ybarra de los Santos, 1774an Muskizen jaioa eta 1849an Bilbon hila.
Ybarra Hermanos y Cía. Ybarra Hermanos y Cía. Banco de Bilbaoren eta meatze eta trenbide enpresen sustatzaileak, Franco Belga, Altos Hornos de Bilbao eta hogeita bederatzi itsasontziko flota. Negozio hori Sevillatik kudeatu zuen anaietako batek.

Ondoren, Ybarratarrak Bizkaiko Bankuaren fundazioan egon ziren. Emilio Ybarra Banco de Bilbaoko eta BBVAko presidentea izan zen, Banco de Bilbao eta BBVAren arteko bat-egiteen ondorioz eratu ondoren. 1990 eta 2010 artean eragin gehien izan zuen bankaria izan zen. Ybarratarrak El Pueblo Vasco egunkariaren sorreraren atzean ere egon ziren, gero El Correo Español, ABC egunkari kontserbadorea duen Vocento taldearen matrizea. Zer esango diezu El Correo-ri eta Ciudadanos saileko bere kazetari ezpatariei buruz? Hain gogoko dute magrebtar jatorriko gure herritarrak kriminalizatzea. Ba hori, esaera zaharrak dioen bezala… Kastaz du erbiak lotsor izana (izaera kastatik datorkio).

 

  1. Epalzaren Alarguna kalea Epalza (Areetako geltokia, Posta kalearen parean)

Garai hartan Londresen zeuden banketxeen artean nabarmentzen da Pedro de Zulueta edo Murrieta eta Konpainia euskaldunena. Zulueta and Company-k kredituak ematen zizkien pertsona esklabizatuei merkatariei, eta haien kanpoko finantzari nagusietako bat zen. Bretainia Handian itsasontziak erosten zituen pertsona beltzen armadoreen eta pertsona esklabotuen salerosketetan erabiliko zituen merkantzien kontura. Maileguak ematen zizkien trenbide eta beste azpiegitura batzuetan inbertitzen zutenei; etxeak eta orubeak erosten zituen koloniako hirietan; nazioarteko bitartekaritza-eragiketak ere egiten zituen, ordainketetan eta kobrantzetan, Ingalaterrako banku-etxeekin lotuta; eta Frantzian, Europan eta Estatu Batuetan, azukrea eta kafe kubatarrak banatzen zituen… Tira, dirua egiteko makina esklabotzaren kontura!

1842an Parlamentu britainiarrean agertzera deitu zuten, Zulueta & Company enpresari, debekaturik zegoen esklabotutako pertsonen trafiko transatlantikoan parte hartzeagatik egin zioten salaketagatik erantzuteko.

Pertsonen salerosketako finantzari merkatarien ondorengo saga honek ordezkaritza handia du gaur egun negozioetan.

Epalzaren Alargunaren kalearen aurrean gaude, ahateen parke gisa ezagutzen dugunari izena ematen dion Casilda Iturrizar beraren kalea. Senarra, Tomás Jose Epalza Zurbaran, pertsona esklabotuen salerosketarekin eta aipatu berri dugun Londresko Zulueta & Company banketxearekin lotuta zegoen. Mundu hau zapi bat da, ezta?

 

  1. Areatzako Pasealekua (Kioskoko geltokia)

Gure ibilbidea Areatza pasealekuan amaituko dugu.

Eta izenak adierazten duen bezala, arrantza-ontziak lehorreratzen ziren hondar-eremu zabal bat zelako, eta Bilboko portua ere izan zelako. Hemendik ere itsasontziak eta euskaldunak abiatu ziren esklabotzaren kontura negozioa egiteko. Abya Yalako pertsonen esklabotzari indarrez uko egin ziotenek ez zioten, ordea, inolako eragozpenik jarri afrikar jatorriko pertsonen esklabotzari. Pertsona afrikar hauek  Antilletara indarrez eraman hasi ziren XVI. mendearen lehen urteetan, eta lau mende iraun zuen etengabeko merkataritza antolatu zen. Egindako hainbeste genozidioetako bat izan zen.

1886an esklabotza indargabetu zuten Kuban, Puerto Ricon eta Filipinetan, eta horrekin amaitu zen historian zehar gizateriak egin duen bidegabekeriarik handienetako bat jasan zuen kolektibo baten askatasunaren prozesu luzea. Brasilek, atzeratuen zegoenak, abolizioa ezarri zuen bi urte geroago.

Eta hemen amaitzen da Bilbon Aztarna Esklabista Aztarnaren zehar egin dugun free tourra. Esklabotza eta kolonialismoaren aurkako memoria  aldarrikatu nahi dugu gure hiri eta herrietan, gure kaleetan, gure museoetan, gure ikastetxeetan, “El Conquistador del Caribe” bezalako euskal telebista publikoko saio izarretan ( 21 edizio eta oraindik konkistatzaileak erreibindikatzen dituena. Noiz arte?) Iragan esklabista eta kolonial hartatik, lohi arrazista hauek ditugu gaur. Memoria historikoa esklabotzaren aurkakoa, arrazakeriaren aurkakoa eta dekoloniala izango da, edo ez da izango! Memoria, egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzea, eskubide guztiak pertsona guztientzat izan arte, eta ez betikoen pribilegio.

Eskerrik asko!

https://maps.app.goo.gl/9jyVxBYE5cqx5wBGA