Datorren larunbatean, otsailaren 28an, Ongi Etorri Errefuxiatuak herri plataformak migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsan hamar urteko aktibismoa gogora ekarriko du.

2016ko otsailean, Europako herritarrak mobilizatu egin ziren Siriako gerra zela-eta babes bila ihesi zihoazenen egoera salatzeko. Turkiako hondartza bateko Aylan Kurdi haurraren gorpuaren argazkiak kontzientziak astindu zituen. Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko “Lotsaren Akordioa” izenekoak Greziaren bitartez EBn sartzea geldiarazi nahi zuen, eta pertsona eta familia asko etorkizunik gabeko babes-eremuetan hondoa jota utzi zituen.

Bilbok bat egin zuen hainbat lekutan deitutako manifestazioekin. Eguraldia lagun ez izan arren manifestazioa arrakastasua izan zen eta, deialdiaren ondoren, Ongi Etorri Errefuxiatuak herri-plataforma eratu zen. Plataforma horretan, gizarte-mugimenduetan, sindikatuetan, alderdi politikoetan eta kristau-erakundeetan esperientzia duten aktibistak daude, ikuspegi internazionalistak, arrazismoaren aurkakoak, antimilitaristak, antikapitalistak, dekolonialak, feministak eta ekologistak dituztenak; azken batean, pertsona guztientzako giza eskubideen aldekoak.

Ordutik hona, ehunka dira Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak urte hauetan guztietan Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan egin dituen ekintzak, besteak beste, harrera duinaren, erregularizazio administratiboaren eta errolda eskubidearen aldarrikapenaren inguruan. Era berean, heriotzen gaitzespena, mugetako indarkeria eta elkartasunaren kriminalizazioa beste lan-ardatzak izan dira 10 urte hauetan. Arrazismo estrukturala, instituzionala eta poliziala eta behartutako desplazamenduen kausak salatu ditugu etengabe, era berean, gerrak, indarkeria matxista eta hegoalde globalaren espoliazioa lan egiteko ildo nagusiak bilakatu ditugu.

Oihartzun handieneko ekimenen artean, bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko “Gernikarik ez” lelopean deitutako martxa jendetsua nabarmendu nahi dugu. Milaka lagun sartu ziren Gernikan, isilean, harrera herria izana nahi dugula aldarrikatzeko . Hiru egunez martxa, topaketak eta mahai inguruak antolatu genituen.

Bi urte geroago, “Besarkada, Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada” ekimen europarra antolatu genuen Durangon. Besarkada edo besarkada kolektibo baten adierazpena hartu zuen ekintza sinboliko horrek, eta aldi berean bultzatu zen Europako beste hiri batzuetan, Europako hauteskundeak hurbil ziren eta neofaxismoak aurrera egin zuelako nabarmen.

Elkartasunean oinarritutako esperientzia internazionalistetan oinarrituta, Mugarik Gabeko Karabana ere bultzatzen da. Estatuko sare hori 2016an sortu zen, Greziarako karabanarekin, eta Europako beste erakunde batzuekin batera antolatzen da. Migrazio-ibilbideetako indarkeria eta erresistentzia, elkartasun-esperientziak ikusarazteko eta giza eskubideen urraketa salatzeko asmoz. Hamar urtez, uda bakoitzean, hainbat autobusetan ibilbide garrantzitsuak egin ditugu, hala nola Melilla, Ceuta, hegoaldeko muga, Sizilia, Kanariak, Irun-Hendaiako muga, Frantzia-Italia, Balkanak eta Calais. Migrazio-politiken, migratzaileentzako barneratze-zentroen, mugak kanpora ateratzearen eta militarizatzearen ondorioak eta Huelvako eta Almeriako negutegietako lan-esplotazioaren salaketak Bruselara eta hainat gobernu erakundeetara eraman dira.

Ultraeskuinaren eta geopolitikaren aurrerapenek giza eskubideak eta herrien eskubideak mundu osoan arriskuan jartzen ari diren unean , eta palestinar herriaren genozidioak agerian utzi duenean gobernuen arteko konplizitatea, OEEk ezinbestekotzat jotzen du herritarrak antolatzea itxaropenari eusteko eta gizarte-gehiengoen eskubideei behetik eusteko aukera emango duten esperientzia komunitarioak eta gobernuen alternatibak sortzeko, batez ere pertsona ahulenen eskubideei, azken belaunaldiko eliteen aurrean.

Gerrako jauntxoak eta teknofeudalak aberasten dituzten gorroto- eta segurtasun-gabeziako politiken aurrean, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak berretsi egiten du pertsona guztientzako eskubideak eta kalitatezko zerbitzu publikoak defendatzea dela mundu juxtuago bat lortzeko bide bakarra.

Horregatik, hamargarren urteurrenarekin batera, herri plataformak topaketa bat deitu du 10 urteko erresistentzia ospatzeko eta jende eta erakunde gehiagorekin ekimenak bultzatzen jarraitzeko. San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan inauguratuko den lokal berrian izango da ospakizuna.