Ongi Etorri Errefuxiatuak lagundu

Era askotan langundu dezakezu:

  • Informatuta egonez eta partekatuz
    • OEEko korreo zerrendara harpidetu zaitez.  Mezu bat bidali  bizkaia@ongietorrierrefuxiatuak.info helbidera
    • Telegram kanalean (@ongietorrierrefuxiatuak) plataformako informazio berriena jarrai dezakezu: agenda, jakinarazpenak, adierazpenak
    • Facebook, instagram eta twitter sare sozialetan jarrai gaitzazu, eta partekatu
  • Antolatutako ekintzetan parte hartu
    • OEEko web orrialdean Agenda eta Hurrengo ekitaldiak kontsultatu
  • Lokalean edo Jantzien Biltegian txandak egin
    • OEEk irekiak ditu Argibide Informazio Lokala Bilbon (Pelota kalean) eta Jantzien Biltegia Santutxun
    • Ezagutzera pasa zaitez, eta ahal baduzu, txandaren bat egin
  • Hizkuntza bikotea izan nahi duzu?
    • Hizkuntza bikotea izan nahi baduzu, zure hikuntza ezagutzeko beharra duen pertsona batekin solasteko tarte bat baino ez duzu behar.  Paseoa eman, kafe bat hartu edo gestioren bat egiteko geratu ahal zarete
    • Harremana: castellano.ongietorri@gmail.com
  • Zure auzoko edo herriko OEE erakundea ezagutu nahi duzu?
    • Posta bat bidal iezaguzu zure herria zein den esanez, eta harremanetan jarriko zaitugu
  • OEErekin Acogida-Harreran engaiatu nahi duzu?
    • Zure laguntza aktiboagoa izan daiteke etxean norbait erroldatuz, instituzioek hartzen ez dituzten pertsonei ostatu puntuala emanez, portuaren ondoan akanpatuta dauden gazteei akonpainatuz, aisialdi ekintzetan gazte tutelatu-ohiekin parte hartuz,…
    • Harremana: harrera@ongietorrierrefuxiatuak.info
  • OEE diruz lagundu nahi duzu?
    • OEEk ez du inolako laguntza edo dirulaguntza instituzionalik jasotzen. Gastuak estaltzen dira material- salmentarekin eta ekarpen pertsonalekin.
    • Eman nahi baduzu, Plataforman ikusiko duzun FIARE bankuko kontu korronteko zenbakian egin

Harreman orokorra: bizkaia@ongietorrierrefuxiatuak.info