Ongi Etorri Errefuxiatuak protesta ekintza bat antolatu du Bilboko Udaletxearen aurrean, 2018ko martxoaren 12an goizeko 11:00etan hurrengo arrazoiengatik:
- Gizarte baliabideek bizi duten saturazioagatik ardura erakusteko, batez ere gizarte-bazterketa sufritzen duten pertsonen, marginatuen, migranteen edota errefuxiatuen kasuetan. Pertsona hauei denbora luzean ez zaie jaramonik egiten eta Bilbao tamaineko hiri batetan ulertezinak diren egoerak gertatzen ari dira. Behar larriak dituzten herritarren kopurua hazten ari da etengabe gure hirian.
Ezinezkoa da hau horrela mantentzea! Horregatik eskudun instituzioei, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiari eta Udalei exigitzen diete bakoitzak bere lan-eremuan: - Albergeetan urte osoan leku nahiko egotea iñor kalean bizitzera behartuta egon ez dadin. Alberge horiek baldintza egokietan mantentzea eta jantoki sozialetan ere leku nahiko egotea. Kalean bizitzea nahiago dutenei trato duina ematea.
- Pertsonen hauen arazo espezifiko eta sexua kontutan hartzea tratamendu egokiena emateko.
- Kalean geratu nahi diren pertsonei berehalako atentzioa emateko politika bat garatzea, bai Bilbon eta baita EAEn.
- Udalek eremu desberdinetako laguntzak emateko kriterioak birdefinitzea, ostatu ematen, erroldatzea errazten – trabarik gabe- eta une bakoitzean behar den atentzio soziala ematen.
Leave A Comment