Foru Aldundiari armen trafikoa ez bermatzea exijitzen diogu, Bizkaiko herritarrok milaka pertsonen erailketaren gaizkide bihurtzen gaitu eta. Bilboko Portuko Agintariarekin sinatutako konbenioan armen ontziratzeak modu garbian baztertzea exijitzen dugu.

Bilboko portuak 2016ko Maiatzean Arabia Saudirako ohiko itsas linea komertziala zabaldu zuen. Bahrik, saudi nazio itsas enpresak, kudeatzen zuen. Trafiko hau zein herri honen guda jarduera krudela eta bere koalizioa Yemenen (non eskolak, azokak, etxeak, eskola autobusak, ospitaleak, eta biztanleria zibila edonon dagoela bonbardatzen duen) salatzeko egindako manifestazio eta ekintzen ondorioz, 2018ko Martxoan Bilbotik alde egin zuen eta Santanderren kargatzen hasi zen, eta honela egiten jarraitzen du egun.

Gure portutik ez da Arabia Saudira bidaltzen bonbarik, gaur egun. Baina, armak eta lehergai jaurtigaiak zamatzen jarraitzen dute hala ere, helmuga beste herrialde dutela, gatazkan dauden Afrikako zenbait herrialde kasu.

Aldundiaren argudioa zera da; portuan bere suhiltzaileen presentzia ezinbestekoa dela, karga horiek segurtasunez egin daitezen. Benetan ezinbestekotzat jotzen duguna da Foru Aldundiak bakea eta Giza Eskubideen alde joka dezala inolako zalantzarik gabe.

Bizkaiko hiritarrok ezagutu behar dugu gertaera hau, eta, ondorioz, exijitu ere egiten dugu, beste herrialdetako biztanleak erahiltzeko gure zergak erabiliak izan ez daitezen.

Konzentrazio honetan, Bilboko portuan armak eta lehergaiak kargatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren kolaborazio hau salatzeaz gain, Ignacio Roblesen jokabidea babestu zuten 173.000 lagunen sinadurak emango ditugu. Izan ere, suhiltzaile honi auzibidea abiarazi zion instituzio honek iazko martxoaren 13an Arabia Saudira zihoazen 17.000 lehergai jaurtigaiak (bonbak) kargatzeari uko egiteagatik.