Plataforman aktibitate eta ekintza ezberdinak egiten ditugu herrietan eta auzoetan, batzorde ezberdinetan:

  • Noizean behingo mobilizazioak: manifestazioak, elkarretaratzeak, giza kateak
  • Sentsibilizazio eta formakuntza aktibitateak: hitzaldiak, erakusketak, filme eta dokumental emanaldiak, liburu aurkezpenak, performanceak, world kafeak, herriko bazkariak, kontzertuak
  • Komunikazio ekitzak: prensaurrekoak, espazio digitalak
  • Karabanak: Mugak Zabalduz eta Abriendo fronteras (udan)
  • Arreta txandak egoitzan

Egiten ari garen deialdiak agendan ikus dezakezu (denboraldi honetan desaktibatuta).

Ekintza hauek bai jarraian, bai noizbehinka (adib. Moriako sute dela eta), bai kanpainetan (adib. Gernika 2017, Besarkada 5M5) edo data berezietan beste kolektibo batzuekin parte hartzen:

  • Ots 6: El Tarajalgo tragediaren oroimenez
  • Mar 8: emakumeen nazioarteko eguna
  • Mar 21: arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna
  • Mar 25: gizakien trataren aurkako nazioarteko eguna
  • Eka 20: errefuxiatuen nazioarteko eguna
  • Urr 17:  pobreziaren aurkako nazioarteko eguna
  • Aza 23: etxegabeen nazioarteko eguna
  • Aza 25: emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna
  • Abe 10: giza eskubideen nazioarteko eguna
  • Abe 18: etorkinen nazioarteko eguna