Sos Racismo Arrazakeria

Gure ahotsak entzunarazi nahi dizuegu, San Frantziskon eta beste auzoetan behingoz lasai ibiltzen utzi gaitzazuen, arazoen errua berriro guri ez leporatzeko! Kalean geldiarazten gaituzue desberdinak garelako: ijituak, beltzak, magrebtarrak, txinatarrak, edo errumaniarrak… Geu gara oihuka gabiltzanak, esklabuen modura eta ezkutatuta bizi garen etxeko langileak. Guk auzotarrok ez dugu nahi jokabide arrazistarik gure inguruan eta, beraz, ez gara isilduko.

Geuk ere auzoa osatzen dugu eta hemen gaude honako eskaera hauek egiteko: Nahikoa da herri-erakundeen arrazakeriarekin! Babesa emateari buruz behin eta berriz berba egiten duzue baina, hori bai, gero ez diguzue etxebizitzarik ematen alokairuan. Poliziaren jazarpenaz nekatuta gaude. Oihuka gabiltza atzerritartasun-legea indarbakotzea nahi dugulako. Lege hori arrazista da eta baztertzen gaitu, ez digu botoa ematen uzten eta, irregulartasun administratiboan bizitzera zigortzeaz gain, amaierarik ez duten ezinezko izapideak egitera behartzen gaitu, hamarkadatan luzatzen diren prozedurak, gu baztertuta edukitzeko asmoz. Oihuka gabiltza Huelvako landategietan behargin modura dabilza andreekin batera, beraiei honako hau esateko: GUK SINESTEN ZAITUZTEGU.

Arrazakeria agerian utzi nahi dugu, beragatik gabiltza kalean manten gainean gauzak saltzen eta Itsaso Mediterraneoan hiltzen. Mame Mbaye Ndiayeri gertatutakoa salatzeko gaude hemen. Martxoan hil zen Polizia atzean zuenean, manten gainean kalean gauzak saltzen ibiltzeagatik. CIE izeneko etorkinak atxikitzeko zentroetan hildako guztiengatik eta deportazio bakoitzarengatik gabiltza oihuka. Adinbakoentzako harrera-zentroetan dauden neska-mutilengatik eta sufritzen duten utzikeriarengatik gabiltza oihuka.

Ez gara isilduko!!!! Inork ez gaitu isilduko, ez faxismoak, ezta hesiek ere.

Utzi lasai ibiltzen behingoz!

Mehatxu faxistaren aurka, arrazakeriaren aurkako borroka!

Día Internacional contra la Discriminación Racial