Joan den maiatzaren lehenean, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak plaza honekin bat egin zuen, Mugak Zabalduz Karabanarekin Euskal Herrian barrena ibili ondoren. Hiru egunez, salatu genituen, besteak beste, ABZ, Hendaian; gerra-entseguak, Bardean; atzerritarrei buruzko legea, Gasteizen; eta harresiaren eraikuntza zein gerra-materialaren trafikoa, Zierbenako portuan.

Izan ere, migratzaileen giza eskubideak urratzen dituen erantzukizunen kateak hementxe du hasiera. Eta sufrimendua eta heriotza eragiten dituzten jardunbide politiko eta ekonomikoen ondorioak ere hementxe dauzkagu.

Emakumezko migratzaile langileek lan-esplotazioa eta sexu-abusuak ez dituzte Huelvan bakarrik pairatzen. Lan-esplotazioa nekazaritzaren sektorean hemen ere badugu, ederki jarri du agerian duela gutxi emakume langileen, gehienbat migratzaileak eurak, borroka sindikalak “Huerta de Peraltan”.
Gure ingurunean, langile askok beren sufrimenduaz kotizatzen dute, eta, bizirik irauteko, zerga handiegiak ordaindu behar dituzte. Adibidez, etxeko langileek, zaintzaileek, zeinak tratu eta baldintza umiliagarriak jasaten dituzten; horren adibide, duela egun gutxi batzuk Getxon sexu-erasoa salatzeko ausardia izan zuen emakumea. Bilbon ere sexu-esplotaziorako erabiltzen dituzten emakumeek, gure manteroek, zuhaitzak mozten dituztenek, arrantzaren sektorean edo ostalaritzan lan egiten dutenek.

Urtebete geroago, ospatzen ari gara lortu dugula Saudi Arabiako ontziek, behintzat, ez segitzea zamatzen beren heriotza-salgaiak gure portuan, migratzaile eta errefuxiatuei laguntzeko gizarte-erakundeen, feministen, antimilitaristen, ekologisten, giza eskubideen aldeko erakundeen, sindikatuen eta abarren arteko aliantzei eta haiek bultzaturiko mobilizazioei esker. Ospatzen ari gara, halaber, Huerto de Peraltan lan-baldintzak hobetu egin direla. Alabaina, maiatzaren lehen honetan, ultraeskuinaren diskurtsoa gogortu egin da, eta gorroto-olatuak jaurtitzen ditu migratzaile eta errefuxiatuen gainera, langabeziaren, soldata eskasen, eta krisi sozial eta ekonomikoaren errudun direla egotziz.
Salatu nahi dugu diskurtso hori manipulazio hutsa dela, gezurrezkoa, eta kolapso ekologiko nahiz ekonomikoa dagoen honetan, bai eta exodo migratzailea eta indarkeria ere, ezkutatu egiten duela Europako gobernuen, enpresa transnazionalen, eta sistema kapitalista neokolonial eta heteropatriarkalaren erantzukizuna. Premiazkoa dugu pertsona guztion giza eskubideak eta bizitza babesteko sare bat ehuntzea, neofaxismoak eraturiko –amaraunetik- babesteko, pertsona eta demokrazia europarrak harrapatzen ari baita.

Maiatzaren lehen honetan, har ezazue parte Besarkadan, datorren maiatzaren 5ean, Euskal Herrian, Durangon. Mugak Zabalduz Karabana Sarearekin batera sustatzen ari garen ekimen europarraren baitan, Europako hiri ugaritan egingo da ekintza hau, bai eta Espainiako estatuko 20 hiritan baino gehiagotan ere, eta, beste gizarte-erakunde batzuekin batera bultzatuta, ekintza gehiago ere egingo dira Britainia Handian, Irlandan, Italian, Grezian, Suedian, Serbian, Grezian eta San Frantziskon, Estatu Batuetan, hain zuzen. Herrien, pertsonen eta giza eskubideen arteko besarkada. Neofaxismoaren aurrean, duintasunez bizitzeko eta migratzeko eskubidearen alde. Zuen zain izango gara datorren maiatzaren 5ean,12:00etan, Durangoko Ezkurdi plazan.