Gerrarik ez, inolako gerrarik!

Larunbat honetan, hilak 12, 11:30tan, Emakumeen Azaroaren 25eko Plazan, Najako geltoki aurrean, Eusko Labeldun produktuen azoka bat aurkeztu dugu, baina ez soilik baratzeko produktuak, baita armamentistikoak.

Euskal Herrian armak ekoizten dira. Arma hauek gerrarako eginak dira, pertsonak hiltzeko, alegia. Gaur egun, ehunaka euskal enpresek haien ekoizpenen osotasuna, edo behintzat parte handi bat, helburu militarretara bideratzen dituzte. Enpresa hauen artean, bestean beste, AERNNOVA, ITP, SENNER, SAPA, DASSAULT edota TURBOMECA daude. Gainera, Euskal Herrian ez da ekoizpen soila burutzen, Bardenatako tiro-eremuan gerra- entseguak ere egiten dira.

Hemen ekoizten diren armak, alde batetik, NATOk egiten dituen operazioetan erabiltzen dira, edota EBk dituen ”armada bakegileak” erabiltzen ditu; eta bestetik, zuzenean gatazka egoeran dauden herrialdeetara esportatu egiten dira. Esaterako, Arabia Saudi, Turkia, Israel, Egipto… herrialdeetara.

Hain zuzen ere, momentu honetan Turkiako ejertzitoa Siriako Kurdistan inbaditzen dagoela salatzen dugu, eta biztanleri zibila bonbardatzen hari dira Euskadin eta Espainian egindako armekin.

Gerrateen kontra gaude, gerra guztien kontra. Gerra guztiak bidegabeak dira eta beti biztanleri zibilak sufritzen dituzte. Horregatik, Pedro Sanchezen Gobernu espainiarri exijitzen diogu Turkiari egiten dioten armen salmenta gelditzea, eta Europar Batasuneko beste herrialdeekin batera, gerrarekin negozioa egiteari uztea, eta gobernu turkoari exijitu behar diote siriatar Kurdistan inbaditzen uztea.

Adierazpen hauek sinatzen dugun kolektibook euskal instituzio publiko zein pribatuen zurikeria eta parte-hartzea salatu nahi dugu. Hauen artean unibertsitatea, lanbide heziketarako zentroak edota ikerkuntzarako zentroen presentzia azpimarratu nahi dugu; Eusko Jaurlaritzarena; banku entitateena; eta hainbat partidu politikoek sektore militarraren bozeramaileekin dituzten harremanak eta esku-eman publikoak plazaratu nahi ditugu.

Konplizitate eta elkarlan honen erakusle gisa ondoko ekintzak ditugu:

  • -FEINDEF armen azoka internazionala (Madril, 2019ko maiatzaren 29tik 31ra). Beste behin ere, defentsaren eta segurtasunaren aitzakiarekin, hainbat enpresek, segurtasun eta indar armatuek, unibertsitateek eta Defentsa Ministerioaren mende dauden hainbat teknologia-zentrok bat egin dute. Ondoko estekan ikus dezakegun bezala, biztanleria zibilagatik sutsuki arbuiatua izan den azoka da: https://desarmamadrid.wordpress.com/.
  • Ramón Gonzalo García, NUPeko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) errektorea , bere izenean unibertsitateak egindako ikerketa militarrak direla eta, NATOn Defentsa Ministerioaren ohiko ordezkaria dugu. http://gasteizkoak.org/
  • Juan Sebastian Elcanok emandako munduari biraren V. urteurrena ospatze aldera, Espainiar armadak antolatuko omenaldi ekitaldia, non Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk, zein beste elkarte pribatuek parte hartuko duten.

Gerraren negozioak irabazi handiak ematen die izena eta abizena duten hainbat martxanteri; haien artean Jokin Aperribay, Sendagorta familia, Pedro Morenés, Josep Piqué … dauzkagu. Eta bitartean, bakar batzuei milioika euro ematen dituen negozioak, milioika pertsonei oso bestelakoak diren ondorioak dakartza: heriotza, lekualdatze behartuak, bide gero eta luzeagoak eta are arriskutsuagoak … eta beste behin ere, ondorio hauek emakume zein umeen kasuan modu bortitzagoan pairatzen dira.

Norberaren lan eskubideak ez daude gainontzekoen aske izateko eta bizitzeko eskubideen gainetik. Hau ukaezina da. Beraz, euskal industria militarraren konbertsioa exijitzen dugu, bide zibilera bideratuz. Industria bat zeinek gizartea astindu eta pertsonen bizitzak erdigunera ekarriko dituenak, modu solidario, etiko eta jasangarri batean.

Era berean, euskal instituzioei gure lurraldera etortzen den pertsona orori dagokion ongi etorria ematea exijitzen diegu, behingoagatik maila guztietan bizimodu duin bat bermatuko dien politikak sortuz. Gure bonbak haien herrialdeak uztera behartu badituzte, gure betebeharra da haientzat hiri zein herria berriak sortzea.

Herritarrei ere deia egin nahi diegu. Gerrarekiko dagoen konplizitate honen inguruan gogoeta sustatu nahiko genuke, eta guzti honekin ere kritikoak izateko jarrera bultzatu.

Azokara hurbiltzen den jendea haien eskuetan “Gerrarako Eusko Label Armak” sofistikatuak eduki ahal izango dute eta heriotzako merkatariek eratzen duten egitura sakona ezagutuko dute, heziketa eta ikerketako zentroen, gobernuetako, finantza-erakundeetako, elite politikoen onarpen eta babesarekin. Gainera, gure erregimentu militarraren kolaborazio berezia izango dugu, gure Eusko Label armen eta jaien erosketarako.

Bilboko biztanleria azokara hurbildu eta lehen eskuko informazioa jasotzera gonbidatu nahi dugu, eta era berean, ekoizpen militarrik izango ez duen Euskal Herri batengatik kolaboratzen jarraitzera.

Armiarma Talde Feminista Antimilitarista – Askapena – ATTAC Bizkaia – Bardenas Libres – Bake Ekintza Antimilitarista – EH kapitalari planto! – Ekologistak Martxan – Emakumeok Gerraren Aurka – ESK – Feministalde – Finanzas Éticas Euskadi – Gasteizkoak – Greenpeace – Iruñea Harrera Hiria – Komite Internazionalistak – KEM-MOC Talde Antimilitarista – LAB – Mugarik Gabe ONGD – Mundu Bat – Reas Euskadi – Sinkuartel Konpartsa Antimilitarista – Setem– Ongi Etorri Errefuxiatuak/La Guerra Empieza Aquí