“Europa Culpable” ekimena deitu duten kolektiboek Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñan martxoaren 14rako aurreikusita zeuden mobilizazioak atzeratzea erabaki dugu.

Hala ere, lanean jarraituko dugu Europako mugetan dagoen egoera gero eta larriagoa ikusarazteko eta Europak pertsona migratuei egindako giza eskubideen urraketa salatzeko.

Ehun mugimendu sozial, sindikatu eta alderdi politiko baino gehiagok erakutsitako babes guztia eskertu nahi diegu, eta etorkizuneko deialdiei adi egoteko eskatzen diegu, ezerk eta inork ez baitu gure salaketa geldiaraziko. Europa erruduntzat jotzen jarraituko dugu, bere jazarpena eten eta migrazio- eta harrera-politika duinak ezarri arte.