Eskubide guztiak pertsona denontzat

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideok  ekimen bat jarri dugu abian erakundeei egungo osasun-larrialdiaren aurrean alternatiba bateratu bat eskatzeko. Horrek, birusaren aurreko egiturazko krisiarekin batera, gizarte-geruza ahulenak horien ondorio ekonomiko eta sozialak ordaintzen dituztenak izatea eragin du.

Ekimenarekin bat egin dute hirurogeita hamar elkarte eta taldek baino gehiago, bai migratzaileen eskubideen arloan lan egiten duten kolektiboek, bai feministek edo soziosanitarioek.

Gure aldarrikapenak funtsezkotzat jotzen ditugun 7 ardatzen inguruan egituratzen dira:

  • Aldi baterako harrera-dispositiboetan dauden pertsonak babestea, horien profilen araberako konponbideak egokituz.
  • Lanik gabe geratu diren pertsonak, etxegabetu direnak, alokairuak ordaintzeko arazoak dituztenak eta abar, babestea.
  • Polizia-indarkeria oro bertan behera uztea eta ustezko gehiegikeriak eta indarkeriak ikertzea eskatzen dugu, bereziki arrazistak, segurtasun-kidegoen aldetik.
  • Pertsona guztientzako errolda eskubidea
  • Oinarrizko Errenta Unibertsala ezartzea eta migratzaileen administrazio-erregularizazioa eskatzen dugu.

Kate solidario honetan, halaber, agerian utzi eta salatu nahi ditugu Greziako barneratze-eremuetan eta Balkanetako ibilbidean giltzapetuta eta pilatuta dauden pertsonak mantentzen dituzten Europako politikak, migrazio-ibilbideetan erabilitako polizia-indarkeria, eta Italiako agintariek Palermon bahitutako Aita Mari eta Alan Kurdi bezalako erreskate-ontzien blokeoa.

Pandemia ez da aitzakia eskubideak are gehiago murrizteko!!

Erregularizazioa orain!!

Eskubide guztiak pertsona guztientzat!!

Mediterraneoko erreskate-ontzien askatasuna!