Giza eskubideetan aurrekaririk ez duen une honetan gaude: historian lehen aldiz, Europar Batasunak Genevako Konbentzioaren aurkako eta Haurren Eskubideen Gutunaren aurkako itun bat sinatu nahi du. Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Ituna (PEMA) da.

Itun horrek, beste astakeria batzuen artean, asilorako eskubide unibertsala indargabetu nahi du, herrialde jakin batzuetatik datozen pertsonek bakarrik eskatu ahal izango dutena; beroan egindako itzulketak legeztatu nahi ditu, baita adingabekoenak ere; eta asiloa eskatzen dutenentzat errotzeko eskubidea ezabatu nahi du, haurrek beren familiekin egoteko duten eskubidea murriztuz.

Akordio hori sinatuta, Europak bere aurpegirik insolidarioena erakutsi du, mugen militarizazioa areagotuz eta hainbat arrazoirengatik beren etxeak uztera eta migratzera behartuta dauden pertsonak kanporatuz eta haien giza eskubideak murriztuz. Europak sarrera eragozten die eta, aldi berean, sartu direnean, adineko pertsonak edo gaixoak zaintzen dituzte eta gure etxeak garbitzen dituzte, askotan miseriazko soldaten truke. PEMAtik aurrera, haien herritartasuna dela eta, “segurutzat” jotzen diren herrialdeetatik etortzeagatik migratzea edo asiloa eskatzea “merezi ez” duten pertsonak egongo dira, haien benetako egoera kontuan hartu gabe, edota jazarpenen, salerosketaren, giza eskubideen urraketen eta abarren biktima diren kontuan hartu gabe.

Ez du axola atea jotzen duena adingabea den edo familiarekin datorren. Adina ez da babesa merezi duen baldintza izango. Sei urteko adinak adin-nagusitasuna markatuko du aurpegi-ezagutzarako, hatz-markak hartzeko edo kanporatua izateko. Genevako Konbentzioak – izaera unibertsalekoa, 1951n sinatua eta errefuxiatuaren definizioa eta ez itzultzeko printzipioa ezartzen zituena – leer egiten du, erabat suntsituta.

Horregatik, Europa osoko mugimenduek eta erakundeek itun hau salatzen dugu. Europar Batasunaren politika arrazista eta xenofoboak salatzen ditugu, berriro ere, eta kalera ateratzen gara migratzea eskubidea dela oihukatzera, giza eskubideak pertsona guztientzat direla eskubide, eta mugetako heriotzekin aski dela ohiukatzera.

PEMAren aurkako kanpaina honen barruan, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak indarkeriarik gabeko ekintza ikusgarria egin du gaur Guggenheim museoaren aurrean. Bertan, 30 metro luzeko pankarta erraldoi bat zabaldu da, non ingelesez “Eskubideak, ez heriotzak” irakur zitekeen, itsasadarreko piragua batetik hiru aktibistak bengalak pizten eta bandera hori ezagunak astintzen zituzten bitartean. Museoaren ondoan, dozenaka aktibistak, itunaren aurkako pankarta baten azpian, pertsona migratzaileen eskubideen aldeko eta mugen militarizazioaren aurkako leloak oihukatzen zituzten.