![Ekitaldiak kargatzen](https://ongietorrierrefuxiatuak.info/wp-content/plugins/the-events-calendar/src/resources/images/tribe-loading.gif)
![Inor ez da ilegala](https://ongietorrierrefuxiatuak.info/wp-content/uploads/2018/08/evento-playa-gorliz.jpg)
Marea Horia – Inor ez da ilegala
18-abuztua-2018 @ 12:30 pm
PLENTZIA, GORLIZ ETA LEMOIZKO KIROL, KULTUR ETA GIZARTE EREKUNDEEI OHAR INFORMATIBOA
Dakizuenez, Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) Plataforma, errefuxiatuak eta emigranteak pairatzen ari diren egoera latzaz Bizkaiko hiritarrak sentsibilizatzeko asmotan, giza eskubideak eta balio solidarioetan oinarrituz, gure hiri eta herriak harrera herriak izan daitezen, lanean diharduen gizarte plataforma bat da.
Duela urte batzuk, abuztuan zehar gure hondartzetara hainbat bisitari etortzen direla eta, uda ekitaldi bat antolatzen dugu. Bere helburua, milioika pertsonak, milaka familiak, beraien herrietan duten guzti guztia bertan behera utziz, Europara heldu nahian ekiten dioten bidean pairatu behar dituzten zailtasunak eta egoera larriak salatzea da.
Eta baita ere, gure gobernuei, nazioarteko hitzarmenenetan jasotzen diren gizaeskubideak errespetatuz, beraien harrera eta migrazio politikak alda ditzaten eskatzea.
PLENTZIA – GORLIZKO HONDARTZA
Aurreko urteetan bezala, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformaren izenean datorren abuztuaren 18an, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan ospatuko den ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Ekitaldia hondartzetan izango da, Arkoteko Arrapalatik Astondoraino joan-etorria eginez, piragua, txalupa, padel eta beste zenbait itsasogarraioz lagunduz. Bukaeran, trikitixa giroan, parte-hartzaileei pikoteo bat eskainiko zaie. Animatu zaitezte. Espero zaituztegu.
Plentzia, Gorliz, eta Lemoizko Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) Plataforma