Asteazken honetan Bilboko Bilborock aretoan ONGI ETORRI dokumentalaren estreinaldia izan da publiko etortze handiarekin.

Gernikako bonbardaketaren 80. Urteurrenean, Ongi Etorri Errefuxiatuak hiri plataformak “Gernika gehiagorik ez” izenburupean nazioarteko ibilaldi bat deitu zuen, euren herrialdetatik gerra, gose edo dena delakoagatik alde egin behar izaten dutenentzat Euskadi harrera herria izan dadin aldarrikatzeko.

Arratsalde hartan, irrika horrek bultzatuta dozenaka mila lagun Gernikan isilean sartu egin ziren. Dokumental honek, egun horretan bertan Gernikan filmatutakoa, munduko leku desberdinetako 25 protagonistaren istorioa kontatzen du, errefuxiatu eta migratzaileek bizi egiten duten drama irudikatzen duena. Haien kontakizuna oinazez, beldurrez, indarrez, elkartasunez zein itxaropenez osaturiko mosaikoa da.

“Armak, gerrak eta mugetako segurtasuna, hirurak, negozio berbera dira”; dokumental honek, protagonisten bizipenen bitartez, migrazioaren zergati sakonak eta ondorioak aztertzen ditu.

Fermin Aio zuzendaria eta ekoizpen taldea aretoan izan ziren etorritako publikoari arreta egiten. “Istorio hauetan murgiltzeak, gure mende honetako tragedi larri honetan dugun erantzukizunari buruz hausnartzera eramango gaitu”, adierazi zuten.

Orain ia bi urte izan zen nazioarteko ibilaldi hura bultzatu zuen Anabel Sanz del Pozok ere parte hartu zuen, Europa mailan datorren Maiatzaren 5ean, Besarkada; Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen besarkada izenburupean egingo den hurrengo iniziatiba aurkezteko. “Ekintza sinboliko bat da, hemen talde besarkada baten espresioa hartuko duena, eta gure antzeko erakundeekin batera hurrengo Maiatzaren 5ean ahalik eta Europako hiri gehienean bultzatzeko asmoa duguna”, azaldu zuen.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako bozeramaileak aukera aprobetxatu zuen besarkada kolektiboa Euskal Herriko zein lekutan izango den jakitera emateko. “Durango, bonbardatutako beste herri bat, izango da oraingoan aukeratutakoa, besarkada kolektiboaren europar ekimenari amaiera emateko Euskal Herri mailan. Duela bi urte, Gernikan egon ginen denok. Maiatzaren 5ean Durangon egongo gara zuen zain”.

ONGI ETORRI dokumentala Eurasia International Monthly Film Festival-ean saritua izan da, 40 minutu baino gehiagoko kategorian dokumentalik onena aukeratuta.

Bilbon, 2019ko Urtarrilaren 23an

ARTEAKO ADIERAZPENA

ARTEAKO KONPROMESUAK