Aspalditik arduraz ikusten dugu beraien ongizatea, beraien eskubideak edo nazioarteko legedia kontutan izan gabe, gure mugetara heltzen diren errefuxiatuen helduera edo mugimendua ekiditeko europar politikak gero eta gogorragoak direla. Beraien etxea utziz, bizitza galtzera eraman dakizkieken ibilbide arriskutsua egitera behartuta egon diren pertsonei buruz ari garela ahaztu egiten da askotan. Migrazio jendetsu horien arrazoi nagusietarikoak diren gerretan eta gatazka armatuetan beraien bizilekuak suntsitu dituztelako ihes egiten dute.

Gure mugetaraino heltzen diren bizirik atera direnak, beraien jatorrizko herrialdeen suntsiketatik urrun bizitza duin eta seguru bat berreskuratzeko aukera bat soilik bilatzen dute. Hala ere, europar lurretan ere eragozpenak aurkitzen dituzte, eta harrera duina bermatu behar dieten estatuen arbuioa jasaten dute askotan.

Errefuxiatuek gure gizartean gainditu behar dituzten zailtasunen lekuko gara. Horietariko zenbait administrazio-tramiteekin zerikusia dute: ilarak, epeak, plaza faltak, burokrazia, hizkuntzarekin erlazionaturiko beste batzuk eta gure gizartearen beldur eta aurreiritziekin zerikusia duten beste batzuk. Gaur beraien hiritartasun eskubidea aldarrikatzen dugu, beraien presentzia eta ekarpena balioztatzen dugu, eta gure gizartearen harrera gaitasuna eskatzen dugu.

Gaur ere, komunikabidetan ia aipamenik ez duten eta ia inork gogoratzen ez dituen Yemen, Mali, Sudan, eta beste batzuk bezalako gatazka ahaztutako biktimen aipamen berezia egin nahi dugu. Gatazka horietan gure industriatan fabrikatzen eta gure portutan itsasontziratzen diren arma europarrekin zauritu eta hiltzen da. Gogoratu behar dugu, Euskadiko bihotzean fabrikatu eta Saudi Arabiari saltzen diren morteroen granadak inork defendatzen dituzten gerra batik ihesiz Europara babes bila heltzen diren yemendarrak errefuxiatuak bihurtzen dituztenak direla.

Pertsona horiek ezagutzen zuten bizitza nola kendu dieten ikusi dute, eta ez zuten inoiz pentsatuko bizirik iraun nahi izateagatik soilik beraien eskubideen bortxaketei aurre egin beharko zietenik. Ahaztutako gatazketatik ihesiz datoz, baina helmugara heltzen direnean ahazte handiagoa aurkitzen dute. Helmuga horrek gizatasuna kentzen die, itxaronaldi eta tramiteek hilabete luzez harrera sistemara heltzea eragozten dietelako.
Zer gehiago gertatu behar da beraien eskubideak errespetatuak izan daitezen?

Esandako guztiagatik dokumentua sinatzen dugun erakundeek zera eskatzen diogu Espainiako gobernuari:

• Babes gaiko bere beharrak bete ditzala.

• Giza-eskubideak bortxatzen dituzten Saudi Arabia bezalako herrialdetara egiten duen arma-trafikoa gelditu dezala, gerra horietako gaizkide egiten gaituelako.

• Erakundeek beraien harrera-politika alda dezatela, eta nazioarteko eskubidearen arabera errefuxiatuek dagokien laguntza bermatuta eduki dezatela.

• Agintariek legezko mugimendu bide seguruak eskaini ditzatela migratzaileentzat.
Ez dezagun utzi beraien bizipenak ahaztea eta jarraitu behar dugu aldarrikatzen eskubide guztiak denontzat!

SOS Arrazakeria, CEAR Euskadi, Amnistia Internacional, Harresiak Apurtuz, Ongi Etorri Errefuxiatuak