Artean (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 26an. Lurralde ezberdinetako ia ehun pertsonek amaitu dute gaur Mugak Zabalduz Karabanak 2020 Bizkaiko herri batean egindako prestaketa topaketa.

Pertsona migratzaileen harreran erreferente den Arteako herriak, 2016tik migratzaileen eskubide urraketa salatzeko Europako mugan zehar ibiltzen den aktibista sarearen partaideak hartu ditu asteburuan.

Topaketan, penintsulako 16 lurraldetatik etorritako pertsonek hartu dute parte, baita pasa den udan Andaluzia eta Ceutako hegoaldeko mugara joandako Carovane Migranti Italiako sarearen 9 ordezkarik.

Aurkeztutako proposamenak eztabaidatu ondoren, aukeratutako lekua Balkanetara izan da eta bertara, uztailaren 17tik 26ra joango dira. Ibilbidean Frantzia-Italia arteko muga, baita Italia -Austria, -Eslobenia eta -Kroaziakoak zeharkatuko dira
Igande goizean, mIgratzeko eskubidea eta migratzaileen eskubideen aldeko esperientzia ezberdinei buruzko mahai-ingurua egin dute. Hurrengo hauek izan dira aurkeztutako esperientziak: Carovane Migranti; ToxicTour, transnazionalek eta merkataritza libreak gizartean eta ingurumenean dituzten eraginak salatzeko karabana; Erdialdeko Amerikako Caravana Migrante eta Caravana de Madres, desagertutako migratzaileena.

Hemendik aurrera batzorde eta koordinazio lan bat hasiko da ekimena aurrera ateratzeko.

Jardunaldia eskupilotako erakustaldi batekin amaitu da Arteako frontoian.