“Gerra hemen hasten da (GHHD)” taldeak, Ongi etorri Errefuxiatuak plataformakoa, elkarretaratzeko deialdia egiten du Otsailaren 16an, igandea, 12:30etanBilboko portuaren gaineko begiratokia, Zierbena eta Santurtzi artean, “Las Rocas” jatetxearen parean (ikusi lekua)

Genovako Portuko Langileen Kolektibo Autonomoak, gizarte eragileekin batera, Gerraren aurkako Asanbladarekin tartean, datorren astelehenean, otsailak 17, Italiako portu horretan “BAHRI Yanbu” ontziak armak kargatzea eragozteko asmoa du. Joan den otsailaren 11n Bilboko portuan, lehergaiez betetako bost kontainer eta bederatzi ibilgailu militar kargatu zituen.

Genovako portuko langileek egiten duten ekintzari Europako portuetan, hirietan eta herrietan, babesa emateko deia egin dute, Europako edozein lekutatik gerrak bultzatzen dituzten gobernuei armen ekoizpena eta trafikoa geldiarazteko; hala nola, Saudi Arabiakoa Yemenen. Herrialde horretan, 230.000 heriotza baino gehiago eragin dituzte 2015az geroztik.

Europa mailako ekimen hau, gure herrialde enpresa eta gobernuetatik Ekialde Ertainean eta Afrikan gerrak elikatzearen aurka dauden Europako jende eta erakundeen erantzun bateratua emateko lehen saiakera da.

Gerra hauek beren jatorrizko lekuetatik ihes egitea eragiten diete ehunka mila pertsonari. Pertsona hauek Europako lurretara heltzen saiatzen dira eta gaitzespena, eta askotan heriotza, aurkitzen dute Europar Batasuneko gobernuen migrazio politika ankerren ondorioz.

GERRA HEMEN HASTEN DA. GELDITU DEZAGUN HEMEN, BILBON, GENOVAN , EUROPAN!