Zuzendaritza: Philippe Faucon

Urtea: 2015

Ekoizpenaren herrialdea: Francia

Iraupena: 79 min.

Generoa: Fikzioa

Fatima Aljeriako emakume musulman migrante bat da eta Frantzian bizi da bere bi alabekin. Bere alaba gazteena, Souad, 15 urteko nerabe errebelde bat da, eta bere alaba zaharrena, Nesrine, 18 urtekoa, medikuntza karrera hasi berri du. Fatimak ez daki frantsesez ondo hitz egiten, eta kezkatuta dago bere alaben etorkizunarekin, bere harrotasuna eta poza baitira, baina baita loa galtzeko arrazoia ere. Ikasketak ordaindu ahal izateko, garbitzaile gisa lan egiten du eta frantsesa ikasten du atzerritarrentzako ikastaro batean. Gauza asko ditu esateko, baina bizi den herrialdeko hizkuntzan hitz egin ezin duenez, poemak eta prosa arabieraz idazten ditu publiko egiten ez duen koaderno batean.

Fatima pertsonaia antzezten duen Soria Zeroual aktorea ere Aljeriatik dator eta Frantzian bizi da duela urte askotatik. Bere pertsonaia bezala, frantseseko klaseak hartzen ibilia zen, ez baitzuen hizkuntza ezagutzen hara emigratu zuenean.

Abenduaren 14an proiektatuko da Bizkaia Aretoan (Sala Baroja Aretoa): UPV/EHUko Esperientzian Geleen zineforumaren programazioaren barruan