Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Ongi etorri errefuxiatuak – Arrigorriagak abian jarri du Kontakizun Lehiaketa bat migratzaileek eta errefuxiatuek bizi duten errealitateaz. Kontakizunak aurkezteko epea urtarrilaren 15ean hasi zen eta martxoaren 2an amaitu da. 42 proposamen aurkeztu dira: 23, kontakizun laburren modalitatean; 18, kontakizun murritzen modalitatean; 1, binetarenean.

Sari banaketa jai batean egingo da, maiatzaren 11n, 18:00 eta 22:00 orduen artean, Arrigorriagako Udaletxeko plazan.

Comparte esta historia en alguna plataforma