Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

San Fran Zineklubak Bilboko San Frantzisko auzoko bizilagunek egindako “zero kilometroko” proiekzioa aurkezten du.

“La Vida Cola-Cao” fikziozko film honek Yahya gazte marokoarraren abenturak kontatzen ditu. Proiekzioaren ondoren solasaldia izango da bertako errealizadoreekin, San Frantzisko auzoko bizilagunekin eta inguruekin. Jardueraren helburua ikus-entzunezko proiektuetan pertsona migratu eta arrazializatuen sentimendutik eta begiradatik egindako autoaurkezpen esperientziak balioestea da.

Abya Yala Elkarteko Nicolás dinamizazioaz arduratuko da.

Zuzendaritza eta ekoizpena: Zinema komunitarioa (San Frantzisko auzokideak-Bilbao)

Urtea: 2020

Ekoizpenaren herria: Bilbao-Euskadi

Iraupena: 30 min.

Generoa: Fikzioa

Ekoizpen zinematografikoa: San Frantzisko Zinekluba ekoizpen zinematografikoko espazio bat da, auzo eta komunitate ingurunean, pertsona migratuen ahotsetik eta begiradetatik abiatuta.

Comparte esta historia en alguna plataforma