DEUSTUKO ERRIBERAN MIGRATZAILE IZATEAGATIK GAIZKILE GISA TRATATUAK

Joan den ostegun goizean, Deustuko Erriberan, berriz ere, poliziak eta agintariek 13 pertsona jazarri dituzte, gaizkileak balira bezala. Eraikin industrialetan, argirik eta urik gabe bizi dira. Izan ere, euskal administrazioek kale gorria besterik ez diete eskaintzen etxegabeei.Kalean, etxebizitza duina alokatu ahal izateko lanik gabe, lana lortu ahal izateko paperik gabe, gizarte-bazterketara bultzatzen dituen gurpil zoroan sarturik. Baldintza horietan bizi behar izateari gehitu behar zaio delitugileak balira bezala eta bortizkeriaz tratu dituztela, bai poliziak, bai erakundeek. 13 auzokide hauen kasuan, irregulartasun bakarra paperik ez izatea izan da, Poliziak berak adierazi duen bezala, aurretik identifikatu gabe zeudela esan baitu.  Gogoratu hori falta administratibo bat besterik ez dela, zirkulazio-isun baten parekoa. Gainerakoa, ezta hori ere. Orduan, zergatik tratatzen dituzte argitaratutako argazkietan ikusten den bezala? Gehienak lurrean eserita eta lotuta, gaizkileak balira bezala.

Nola integratu daitezke gizartean edo nola babestu nahi dituzte euskal agintariek kalean bizitzera behartuta dauden pertsonak, existitzeko eskubidea ere ukatzen zaienean? Hori al da gure erakundeek hauteskunde kanpainan aldarrikatzen duten ongizatea? Noren ongizatea bilatzen dute? Migratzaile gehienek ez dute bozka emateko eskubiderik, horrek zerikusirik ote du? 

Atzo bertan ikusi dugu Udaltzaingoak 8 gazte migratzaile etxetik atera dituela, Bilboko Zazpikaleetan, eta SMUSak ez diela inolako irtenbiderik eman. Non daude ongizate udal politikak? Udalak uste al du zaurgarrienekfalta bat ordaindu behar dutela? Hauteskunde-garaiak justifikatzen al du  jada zaurgarrienak direnak are zaurgarriago bihurtzea?

Egoera eta neurri hauek direla eta, gure azken galdera zerada: nortzuk daude arriskuan eta segurtasunik gabe?

Kalean bizi behar dutenek taxuzko politika sozialak behar dituzte, ez indarkeria eta arrazakeria. Argi dago gure erakundeek baliabideak dituztela, has daitezela, beraz, pertsonengan pentsatuz politika egiten.

Zaurgarrienak zaintzen dituen gizartea guztiok zaintzen gaituen gizartea da. Ez dugu gutxiago merezi.

Horregatik guztiagatik, Deustuko Erriberako Janari Saskia, Atxuri Harrera, SOS Arrazakeria Bizkaia eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteok dei egiten dugu pertsona horiei emandako tratuagatik protesta egitera. Astelehenean, hilak 29, 19: 30ean, Deustuko Erriberan, Frank Gehry zubian.

Etxebizitza guztiontzat! Inor ez gizartetik kanpo!

Deustuko Erriberako Janari Saskia, Atxuri Harrera, SOS Racismo Bizkaia eta Ongi Etorri Errefuxiatuak