ekitaldia hau amaitu da.
Yemengo gerra geldi dezagun
24-urtarrila-2021 @ 11:30 am - 2:00 pm
YEMENGO GERRAREN ETA ARMEN ESPORTAZIOAREN AURKAKO EKINTZA POLITIKO ETA POETIKOA
Gernika-Lumotik, Bakearen hiritik, 2021.01.25 “ *World Says No to War on Yemen –Global Day of Action* –nazioarteko kanpainarekin bat egingo dugu.
Igande honetan, urtarrilaren 24an, goizeko 11:30, ZOOM bidez:
- “Hunger Ward” dokumentala, Yemengo emakumeen bizitza gosearen aurka borrokatzen erakusten duena
- Yemengo gatazkaren eta armen esportazioaren analisi politikoa: Eva Erill (Mugarik Gabeko Solidarioak), Haithem Althubhany (Euskal Herrian bizi den yemendarra), eta Luís Arbide (LaGuerraEmpiezaAquí)
- Ekintza poetikoa: Yemendarrek irakurritako olerkiak eta bertsolariak (LiliBertso)
Aldez aurreko izen-ematea: parte hartu ahal izateko aldez aurretik eman behar da izena: laguerraempiezaaqui@gmail.com