Kontaktua  zineongietorri@gmail.com

Nor gara

Ongi Etorri Errefuxiatuak-en Zine Batzordea honako asmoarekin sortu den talde bat gara: lekualdaketara behartutako herritarren edo emigrazioaren ziurgabetasunera bultzaturiko pertsonen errealitatea ezagutzera eman ahal izatea film eta dokumentalen bitartez.

Zergatik? Gatazka armatuak, pobrezia, lehengaien harrapaketaren ondoriozko habitat naturalen suntsipena, jazarpena pentsaera, erlijio edo sexu-joeragatik, erregimen autoritarioak, jendarte zanpatuak, non funtsezko eskubideak paper bustia da. Gatazka horietatik ihes egiten dute. Zoritxarrez, oso gutxi dira beren helmugara iristen direnak eta, gutxiago oraindik, bizitza berria hasteko ezinbesteko harrera eta errotzea aurkitzen dutenak.

Une honetan, mundu osoan 65 milioi lagun baino gehiago errefuxiatuak dira -horietatik % 60 adingabeak-, horregatik haien arrazoi eta esperientziak hobeto ezagutaraztea nahitaezkoa dela deritzogu; izan ere, egoera horiek ikusiz eta ezagutuz beraien mundua haien begien bidez begiratuko dugu.

Zertarako? Hemen proposatzen ditugun film eta dokumentalak, baita bestelako jarduerak ere, baliogarriak izatea espero dugu, fenomeno eta egoera hauen inguruan hausnarketak eragiteko, topiko eta aurreiritziak desegiteko, are gehiago aniztasunarekiko tolerantzia, gizarteratzea eta herritarron arteko berdintasuna sustatzeko, eta gero eta handiagoa den mugimendu xenofoboaren eta Europan dagoen lege-egoeraren aurrean pentsamendu kritikoa garatzeko.

Zer egiten dugu

  • Gure garaiko migrazio-prozesuen arazoari heltzen dioten film eta dokumentalak bilatzen eta aztertzen ditugu, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformari laguntzen dioten talde ezberdinei proposatzeko,
  • Film eta dokumental horien jendaurreko emanaldiak ahalbidetzen eta kudeatzen ditugu, eztabaida sustatzeko,
  • Beste eragile batzuekin elkarlanean aritzen gara, gizarte-mailakoekin (GKEak, elkarteak, auzo-etxeak, liburutegiak…), hezkuntza-arlokoekin (ikastetxeak, institutuak, unibertsitateak) eta herri-administrazioekin (udalak), hala eskatuz gero.
  • Lankidetza-harremanak egiten ditugu zinemaren zabalkundean jarduten duten beste erakunde batzuekin; zehazkiago, gatazka isilduen berri ematen diguten istorioen zabalkundea egiten dutenekin.