Azken bi urteetan, Europar Batasunak migrazio arloan eragiten dituen politika kriminalak salatzeko asmoz, Euskal Herrian sortutako “Mugak Zabalduz” iniziatibak Greziara eta Melillara egindako karabanetan parte hartu du. Horren baitan, EBren politika ekonomikoek gerrak sortarazten dituztela salatzen dugu, baliabide natural eta ekonomikoen espoliazioa sortzen dute eta pertsonen lan eta esplotazio sozialak sortarazi. Politika geo-estrategiko eta ekonomikoek, halaber, Atzerritartasun Legeengatik daude lotuta, mugen itxiera, arrazismo instituzionala eta abar ekartzen dituzte mundura.

Datorren uztailaren 13an ere Italiara joango gara helburu berdinekin. Baina… Zergatik karabana Euskal Herria zehar?

Oraingo honetan gure lurraldean jarri nahi dugulako ikuspuntua. Oso garrantzitsua ikusten dugu hemen ematen diren praktika politiko eta ekonomikoak salatzea, eta horiek sortzen dituzten ondorioak pertsonetan, horietako asko gure auzokideak izan ahal direnak.

Bestalde, instituzio lokalek politika hauen mantenurako daukaten jokaera azalarazi erakutsi nahi dugu. Eurei esker CIE berriak sortzen dituzte Euskal Herrian; tiro- poligonoak eta armagintza fabrikak mantendu; portuak armen trafikora zabaldu eta pertsonen fluxuari itxiera bideratzen dute.
Honako hau SALATU nahi dugu:

  • Hendaian dagoen pertsona migranteentzako zentroa.
  • Frantziar eta espainiar estatuetako mugetan aurrera eramandako pertsonen botatze automatikoa.
  • Bardeetan dagoen tiro- poligonoa. Bardeetako batzordea, espainiar ejerzitoa eta OTANaren babesarekin.
  • Bilboko portua. Bertatik irteten dira arma kontenedoreak gerran dauden herrientzat.
  • Atzerritartasun Legeriak egunerokotasunean erakusten duen arrazismo intituzionalaren izaera. Egunero, herri eta hirietan egiten diren identifikazio arrazistak sortzen dituzte, deportazioak gauzatu eta CIEetan sartzen dituzte pertsonak, eskubideen urraketak, lan- esplotazioa eta abar.

Euskal Herrian zehar egingo den karabana honetan prozesu guzti hauetan pertsona migranteen protagonismoa ikustarazi nahi dugu, alde batetik, eurekin bat eginez esplotazioaren kontrako borrokan eta bestetik, eskubide internazionala den zirkulazio askea aldarrikatuz. Ez gara politika hiltzaile hauen konplize eta inoiz ez gara bizitzak apurtzen dituen inoren alde egongo. Horregatik beharrezko ikusten dugu egunero bizi garen ezjakintasunaren muga hori apurtzea gure lurraldean bertan dauden errudunak seinalatuz eta gure elkartasun eta babes guztia adieraziz gure auzokideei.

Bizitza bera kapitalaren aurretik jartzen duen modelo soziala ESKATZEN diegu gure gobernuei, ERABATEKO ESKUBIDEEN ONARPENAREKIN PERTSONA GUZTIENTZAT.

Lurralde, herri eta nazio ezberdinen arteko elkartasun sareak indartu nahi ditugu. Euskal Herriko pertsona zein kolektibo guztiak animatzen ditugu askatasunean, justizian eta elkartasunean oinarrituriko gizartearen eraikuntzan parte hartzen.

LOTSAREN HARRESIAK BEHERA!
EZ DAGO PERTSONA ILEGALIK!
ESKUBIDE GUZTIAK PERTSONA GUZTIENTZAT!

LEHENENGO EGUNA: APIRILAK 28.
HENDAIA – ANDOAIN – IRUÑA

  • HENDAIA – IRUN: Europa Gotorleku
    • Elkarretaratzea Hendaiako CIEaren aurrean -apirilaren 1ean jarriko dute berriro martxan- eta giza- katea Irunera, Santiago zubitik pasatuz.
    • 12:00. Prentsaurrekoa eta EHko Karabanaren hasiera ofiziala.
  • ANDOAIN: Pasabide Seguruak
    • 13:00. Kontzentrazioa SAPA enpresaren aurrean, armak fabrikatzen dituen enpresa.
  • IRUÑA: Muga ikustezinak
    • 18:00. Arraza baldintzetan oinarritutako sarekaden kontrako salaketa.
    • 19:00. Elkarretaratzea Ndiaye mutil senegaldarraren omenez, 2016an hilda agertu zena Iruñako komisaldegian atxiloketa biolento baten ostean.

2. EGUNA: APIRILAK 29. IRUÑA – TUTERA – GASTEIZ

  • TUTERA
    • Tuteran tiro-eremua inguratu autobusetan.
    • Manifestazioa Bardeetako Batzordeko egoitzatik Udaletxeraino
  • GASTEIZ: Harrera Herria
    • 18:30. Ondo etorria karabanari.
    • 19:30 – 21:30. Mahai-ingurua Hezkuntza mailan ematen den Segregazioaren inguruan El Campillo polikiroldegian.
      • Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformaren eskutik: Euskal Eskola inklusiboa.
      • Beste kolektibo batzuen parte hartzea (Gora Gasteiz, Fundacion secretariado gitano,…)
      • “%100 Oion Plataforma”, pertsona migratzaileen integraziorako elkartea. Kontzertua Mursegorekin.
    • 22:00. Kontzertua

HIRUGARREN EGUNA: APIRILAK 30. GASTEIZ – BILBO – ZIERBENA/SANTURTZI – BILBO

  • GASTEIZ:
    • 10:00 – 11:00. Konzentrazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Bilbora.
  • BILBO: Mugak Gainditzen
    • 12:00. Plaza Zirkularretik hasita manifestazioa.
  • ZIERBENA eta SANTURTZI: lotsaren harresia eta armen trafikoa
    • 17:00etan edo 18:00etan. Giza- besarkada katea, bizkaiko poertuetako bi errealitateak lotzeko: Zierbenako harresia eta Santurtziko armak
    • 19:30. EHko Karabanaren amaiera Santurtzin.
  • BILBO:
    • 21:00. Maria Bihotzaren Plazan (San Francisco auzoan), kontzertua.

Izen- ematea: www.mugakzabalduz.eus 2018ko apirilaren 20ra arte.