Ongi Etorri Errefuxiatuak osatzen dugun gizabanako eta elkarteok pertsonen harrera gure betebeharra ez dela badakigun arren, jakin badakigu ere gure muga Giza Eskubideek markatzen dutena. Erakundeek migrazio prozesuaren baitan Bilbora iritsitako pertsonentzako baliabideen handitzea egingo dutela iragarri duten honetan, jakinarazi nahi diegu zorrotz behatuko ditugula, esandakoa betetzen ari direla ziurtatzeko; eta nola ez, bide honetan laguntzeko eta ideia berriak gehitzeko gure partetik prestutasun osoa erakutsi nahi diegu, berau beharrezkoa den bitartean.

Bilbo benetako harrera hiria izan dadin, premiazkoa da burokraziaren eskuetan erori bariko eta bidegabeak ez diren arauetatik urrun dagoen plan estrategikoa egituratzea, zeinak ardatz nagusi lez norbanako bakoitzaren errealitatea izango duen. Honek pertsona bakoitza etorkizunerako bideari ekiteko libre eta seguru sentitzea ahalbideratuko baitu.