M5, NEOFAXISMOAREN AURREAN, BIZITZA ETA MIGRATZEKO ESKUBIDEA DEFENDATZEN DITUEN EUROPAR EKIMENA

2018-12-20T19:14:58+00:002018 abendua 20 |Prentsa oharra|0 Comments
Herrien Besarkada

‘Herrien Besarkada’ europar ekintzaren aurkezpena Bilbon.

Azaroaren 11n, Euskal Herriko, estatu espainiarreko eta Europako lurraldeetako talde sozialetako 200 pertsonek Artean Europako Ekimenaren berri eman zuten, gizateriaren, pertsona migranteen eta Europan mugitzeko askatasuren eta harreraren alde.

5M5 herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkada ekintza ezagutzera emateko Abriendo Fronteras karabanak eta Euskal Herriko Ongi Etorrik ekimena bere gain hartu zuten. Ekintza maiatzaren 5ean, eguardiko 12:00etan izango da eta ahalik eta europar hiri gehienek parte hartzea du helburu.

Gaur aurkeztu da Bilbon oinarri duen adierazpena, kanpainako logoa eta herri eta hiriburuetan aurrera eramango den ekintza mota azaltzen duen bideoa (talde besarkada, herri, pertsona eta giza eskubideen europar besarkada).

Herri plataformaren bozeramaileetako baten arabera, “Giza Eskubideen Adierazpenaren eta Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunaren 70. urteurrena izan dela eta, “ekimenak elkartasunaren kriminalizazioaren kontrako eta datorren 2019ko hauteskundeetako neofaxismoaren gorakadaren aurkako txerto soziala izatea” proposatu da.

Gaur arte, besteak beste, Frantzia, Italia, Grezia eta Alemaniako talde sozialek kanpainan parte hartzeko asmoa erakutsi dute. “Urte hasierarekin kanpaina hasiko da. Giza eskubideak mugiezinak dira eta ez dugu Europatik joatea nahi. Gerta dakigukeen gauzarik txarrena izango litzateke hemen bizi garenontzat, etorri berriak izan edo ez.

Giza Eskubideen Adierazpenaren eta Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunaren 70. urteurrena izan dela eta, ekimenak “elkartasunaren kriminalizazioaren kontra eta datorren 2019ko hauteskundeetako neofaxismoaren gorakadaren aurka ozen eta garbi hitz egitea” proposatu du, herri plataformaren bozeramaileetako baten arabera.

Bukatzeko, pertsona eta gizarte taldeei adierazpenari atxikipena emateko eta auzo, herri eta hirietan ekimena sustatzeko deia egin diete “Europa mugitu arazteko, bizitza besarkatzeko eta giza eskubideak behin betiko joan ez daitezen datozen hauteskundeetan”.

ARTEAKO ADIERAZPENA

ARTEAKO KONPROMESUAK

KANPAINAREN AURKEZPENA

Bilbo, 2018ko abenduak 20

Leave A Comment