Belen migrante bat eta giza eskubideei inguruko gutun batekin, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak adierazi nahi izan du Jesus eta bere familia errefuxiatuak izan zirela. Honduraseko Griselda Ruiz eta hemen jaiotako bere 10 hilabeteko semea, Sail, Maria eta Jesus izan dira, eta Marcelo Totorika, Arteako bere auzokidea, Jose arotzaren paperean jarri da.
“Gure Maria duela bost hilabete iritsi zen Arteara maren biolentziatik eta politika ekonomiko eta komertzialetatik ihesti”. Maleta eta salbamendu-jakekin egin dute sarrera Bilboko Gran Viatik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian harrera egin dieten segizioa jaso dute.
Estalpearen ondoan, postontzi batek, hauteskundeetako hautetsontzi batek gutunak jaso ditu, oinezkoen desio eta botoekin aurtengo hauteskunde urte honetan giza eskubideak bete daitezen xenofobia eta ultraeskuindarren aukeren aurrean. Izan ere, horiek bazterketa, indarkeria eta giza eskubideen urraketa handiago sortzen baitute.
Antzezpen honekin, plataforma herritarrak bertatik pasatzen ziren herritarrei “Besarkada” deituriko herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkada europar ekimena ezagutzera eman nahi izan dute. “Hemen besarkada kolektibo batean irudikatzen dena ekintza sinbolikoa da, eta maiatzaren 5ean hauteskude aurretik antzerako beste talde batzuekin Europa mailako ahalik eta hiri gehienetan bultzatu nahi dugu”. Ekintza hau azaroan, nazioarteko bilkura baten hasi zen gauzatzen eta Mediterraneoan gutxienez 2262 pertsona europear kostaldeetara iritsi nahian hil edo desagertu diren urte batean kokatzen da, itsasartea zeharkatzea munduko mugarik hilgarriena denean, eta Europa bigarren mundu gerraz geroztik izan den migrazio krisi larriena den honetan; gatazka armatuek eta bazterkeria, espulsioak eta esplotazioa sortzen duen sistema ekonomiko batek bultzatua, hain zuzen ere.
Hemendik aurrera eta maiatzaren 5era arte, hilero, hilaren 5ean ekintza bat burutzea eta “besarkada bazter guztietara zabaltzea” aurreikusita dute.
Bilbo, 2019ko urtarrilak 5.
Leave A Comment