Durango, 2019ko martxoak 27

Gaurko egunez hemen elkartu zaituztegu, Maiatzaren 5ean Durangon egingo den Europa mailako ekimena ezagutzera emateko. Maiatzaren 5ean, eguerdiko 12.00etan elkartasun besarkada kolektiboa burutuko dugu Durangon. Herrien, pertsonen eta Giza Eskubideen arteko besarkada.Ekimen honek azaroaren 11an Artean burutu zen nazioarteko topagunean dauka sorburua.

Bertan, Euskal Herriko, estatu espainiarreko eta Europako talde sozialetako 200 pertsonek parte hartu zuten eta gutxienez 2262 pertsona Europako kostaldera iristeko nahian hil edo desagertu diren urtean kokatzen da. Honek, itsasartea munduko mugarik hilgarriena bihurtzen du. Bigarren mundu gerraz geroztik izan den migrazio krisi larriena den honetan. Gatazka armatuek eta sistema kapitalista, neokoloniala eta heteropatriarkalak sorturako esplotazioa, espoliazioa eta kanporaketak sortzenduen sistema ekonomiko batek bultzatua.
Ekimen honekin bizitza eta Giza

Eskubideak erdigunean kokatu nahi ditugu. Pertsonak batzuk eskubideen jabe izatea eta besteak eskubideen jabe ez izatea ahalbidetzen dituzten hesiak apurtuz.

Atzerritarren legea bertan behera ustea, atzerritarren internamendu zentroen itxiera eta pertsonen zirkulazio askea exijitzen dugu. 2019. urtea, hauteskundeen urtea da. Udal hauteskundeak, Foru hauteskundeak, hauteskunde orokorrak eta Europako hauteskundeak izango ditugu. Oso arduratuta gaude, zenbait alderdi politikoen diskurtso xenófobo, atzerakor eta antifeministekin. Ez dugu Giza Eskubideak Europatik joan daitezen nahi. Giza eskubideak ez dira bozkatzen, ezin dira hauteskundeen gorabeheren araberakoak izan, Giza Eskubideak besarkatu egiten dira. Elkartasunaren kriminalizazioaren aurka eta neofaxismoaren aurka altxatu behar gara. Indarkeria instituzionalaren, arrazistaren, matxisten eta xenofoboaren aurka. Kanporaketa politiken aurka.

Herrien besarkada, Europako hainbat puntutan egingo da, baina Euskal Herriko besarkada nagusia Durangon burutuko da. Maiatzaren 5ean, 12.00etan, Ezkurdi plazatik lau zutabe habiatuko dira eta Durango zeharkatu ondoren, Landako gunera iritsiko da. Bertan, parte hartzaile guztiak elkar besarkatuko gara, neofaxismoari aurrean duintasunezko bizitzaren eta migratzearen eskubidearen alde. Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformatik, herriko zein inguruko herrien eta hirien norbanako eta kolektibo guztiak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Hesien aurrean, zubiak eraiki ditzagun.