EPEA 2019KO UZTAILAREN 7RA ARTE

Kaixo guztioi,

2019ko uztailaren 12an, ostiralean, Mugak Zabalduz Karabana Euskal Herritik eta Espainiako estatuko beste leku batzuetatik abiatuko da, eta bederatzi egunean Europako Hego Mugara iritsiko da, Granada, Motril, Tarifa, Ceuta, Algeciras, Jerez, Sevilla, Lepe eta Huelvako ortua deritzon eskualdea zeharkatu ostean.

Hauek dira Mugak Zabalduz Karabana 2019ren helmuga Hego Muga (Andaluzia, Ceuta) izateko arrazoiak:

Europako eskualdeetatik, Andaluziara iritsi ziren migratzaile gehien (58.000 inguru) 2018an (+ 6.583 Ceuta eta Melillan). Ondorioz, Mediterraneoko kostalde andaluziarretan hildako askoz gehiago izan dira (1.064). Etorkin gehiago iritsi izanak Andaluziako harrera-sistema instituzionalaren gabezia larriak azaleratu ditu, eta, hala, migratzaileak Espainiako estatuko hainbat hiritara bidali dira Europako beste herrialde batzuetarako bidean; era berean, Gobernuaren migrazio-politikan inboluzioa gertatu da: migratzaileak atxilotzeko eta atxikitzeko legez kanpoko tresnei eusteaz gain, ehunka lagun estatura heldu bezain laster kanporatu ditu, eta bai Open Arms bai Aita Mari ontziei Mediterraneoan salbamendu-lana egitea eragotzi die.

Andaluziako erkidegoko hauteskundeak egin ostean, eskuineko eta ultraeskuineko alderdien koalizioa dago agintean, alegia, migratzaileak erabili zituzten eta erabiltzen dituztenena beren hauteskunde-programa eta jarduketa politiko erreakzionarioen errudun gisara. Egoera hau egundoko erronka da gizarte-erakunde guztientzat, bai eta bizitzaren erdigunean bazterturiko, ikusezin bihurturiko eta esplotaturiko pertsonekiko elkartasuna eta giza eskubideen babesa jarri nahi ditugunontzat ere.

Ceutan, migrazioaren gaia eguneroko bizimoduan txertatuta dago, eta Giza Eskubideak errespeta daitezen lanean diharduten erakundeek zailtasun handiak eta laguntza gutxi topatzen dituzte biztanleriaren aldetik. Karabana bertan izatea oso lagungarria izan dakieke, haien jarduna aitortzeko eta sustatzeko, 2017an Melillan gertatu bezala.

Huelvako probintzian, egonlekuetako bizi-baldintzak, lan-esplotazioa nekazaritzako eginkizunetan eta sasoikako andreek nozitzen duten sexu-indarkeria erabat jasangaitzak dira. Hango agintariek, Laneko Ikuskatzailetzak, gizarte-erakundeek eta biztanle ugarik ez ikusiarena egiten dute, eta, etekin ekonomikoa lortzearren, pertsonen giza eskubideak zapaltzen dituzte. Egoera hori aldatzeko borrokatzen ari diren taldeek beharrezkoa dute beren mobilizazio eta salaketen oihartzuna Huelvako probintziaz harago zabaltzea.

MUGAK ZABALDUZ KARABANA 2019KO PROGRAMA

GRANADA – MOTRIL ETAPA

UZTAILAK 12, OSTIRALA – GRANADARA HELDU

  • Irteera lurralde bakoitzetik. Eguna bidaiatzen emango dugu.
  • Kanpalekuan ezarri. “Ciudad de los niños”. HOM Fundazioa. Málagarako errepidea. (Futbol-zelaia, kiroldegiak eta bilerak egiteko guneak)
  • 20:00-00:00: Flamenkoaren Interpretazio Zentroan (Sacromonte), ongietorria, afari kolektiboa eta arrazismoaren kontrako jaia.
  • Lehenengo gaua Granadan.

UZTAILAK 13, LARUNBATA – GRANADA

Goizean, “Ciudad de los niños” gunean:

  • Gosari kolektiboa.
  • 10:00-13:00: kulturartekotasunarekin, harrerarekin eta abarrekin loturiko testigantzak eta esperientziak. Izan daiteke mahai-ingurua, hitzaldia…
  • 14:00-15:30: bazkaria.

Arratsaldean:

  • 16:30-18:30: Karabana abiatzeko asanblada.
  • 18:30-19:30: Eragiteko ekintzarako eta Elkar zaintzeko guneetarako materiala prestatu.
  • 20:00-21:00: elkarretaratzea Granadako hirigunean.

Gauean:

  • Afaria, norbere kontura.
  • Buelta kanpalekura, autobusez (gidarien ordutegiek ahalbidetuz gero).
  • Bigarren gaua Granadan.

UZTAILAK 14, IGANDEA – MOTRIL

Goizean:

  • 7:30-8:30: gosari kolektiboa.
  • 8:30: Motrilera abiatu (66 km, 1 h 30 min).
  • 10:30-13:30: mahai-ingurua, gaia: erreskatea. Dokumentala eta beste jarduera batzuk.

Arratsaldean

  • 14:00-15:30: bazkaria.
  • 16:00-18:30: mobilizazio-ekintzak Motrilen (Atzerritarrentzako Aldi Baterako Arreta Zentroan, hondartzan…).
  • 19:30: buelta Granadara, autobusez.

Gauean

  • 21:00etatik aurrera: denbora librea Granadan. Autobusak La Chana auzoan (pintxo-gunea) gera daitezke, “Ciudad de los niños” gunetik gertu. Afaria norbere kontura.
  • Hirugarren gaua Granadan.

ITSASARTEKO ETAPA

UZTAILAK 15, ASTELEHENA

Goizean

  • 8:00-9:00: gosari kolektiboa “Ciudad de los niños” gunean.
  • 00-10:00: kanpalekua jaso.
  • 10:00: Tarifara abiatu (280 km, 5 h; bazkalordurako iritsi).

Arratsaldean

  • 15:00-16:00: bazkaria.
  • Kanpalekuan ezarri.
  • 17:00-19:00: Tarifa-Algeciraseko esperientziak.
  • 19:30-20:30: elkarretaratzea eta manifestazioa Tarifan (ABZ).

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria Tarifan.
  • 22:00-00:00: zinema dokumental-aktibista saioa.
  • Lehenengo gaua Tarifan.

UZTAILAK 16, ASTEARTEA

Goizean

  • 8:00: jaiki.
  • 8:15: gosaldu barik Algecirasera abiatu (45 min).
  • 9:30: ferrya Ceutara. Gosaria ontzian, norbere kontura.
  • 10:30-13:00: salaketa-martxa Tarajal hondartzara.

Arratsaldean

  • Bazkaria eta ekintzak Argentina parkean eta Errege-erreginaren plazan.

UZTAILAK 17, ASTEAZKENA

Goizean

  • Ceutako taldeak prestatzen ari diren programa.

Arratsaldean

  • 17:00: ferrya Algecirasera. Beharbada, mobilizazioa Marokoko Kontsulatu parean.
  • 20:30-21:00: Algecirasetik Tarifarako bidaia.

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria Tarifan.
  • 22:00-01:00: festa musika solidario-aldarrikatzaileaz.
  • Bigarren gaua Tarifan.

UZTAILAK 18, OSTEGUNA

Goizean

  • 8:00-9:00: gosaria Tarifan. 9:00: kanpalekua jaso.
  • 9:30: Jerezera abiatu (120 km, 1 h 45 min). 11:15ean heldu.
  • 11:30: 2 orduz: kalejira aldarrikatzailea. La Jandako eta Jerezko esperientziak; gaia: harrera.
  • 14:00-15:00: bazkaria.

Arratsaldean

  • Jerezko taldeak prestatzen ari diren programa. Karabana Futbol vs Alma África?
  • Babesa Memoria Historikoa bultzatzeko elkartearen mobilizazioari.

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria Jerezen.
  • 22:30: Karabanaren asanblada (errepasoa eta hobekuntzak).
  • Lo Jerezen.

UZTAILAK 19, OSTIRALA

Goizean

  • 8:00-9:00: gosaria Jerezen.
  • 9:30: Sevillara abiatu (92 km, 1 h 30 min, udako trafikoaz).
  • 11:00: prentsaurrekoa Andaluziako Juntako Gobernu parean, Sevillan.
  • 13:00: ogitartekoa jan, norbere kontura.

HUELVAKO ETAPA

Arratsaldean

  • 14:30: Sevillatik Huelvarako bidaia.
  • 16:00: Huelvan prestatzen ari den programa (beharbada, elkarretaratzea ortuari- eta fruta-enpresa baten parean…).
  • 19:30: kanpalekuan ezarri.

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria.
  • Lehenengo gaua Huelvan

UZTAILAK 20, LARUNBATA

Goizean

  • 8:00-9:00: gosaria Lepen.
  • 10:00-13:00: Huelvan prestatzen ari den programa.
  • 14:00-15:00: bazkaria.

Arratsaldean

  • 17:00-19:00: sasoikako langileen eta egonlekuetako esperientziak Huelvan. Probintzia honetan, 21.000 emakume marokoarrek baino gehiagok lan egin dute 2019ko marrubiaren sasoian. Askotan, egonleku penagarriak, lan-esplotazioa, andrazkoen kolektiboen zaurgarritasuna, frogaturiko eta salaturiko lan- eta sexu-abusuak, eta abar izanik.

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria.
  • Karabana agurtzeko jaialdia.
  • Bigarren gaua Huelvan.

UZTAILAK 21, IGANDEA

  • 8:00-9:00: gosaria.9:00: kanpalekua jaso.
  • 10:00: irteera.
  • Bazkaria bidaian.
  • Ebaluazio-asanbladak autobusetan, etxerako bidaian.

EPEA 2019KO EKAINAREN 23RA ARTE

Programa (PDF): Hego Muga Karabana 2019