PLENTZIA-GORLIZ HONDARTZA. LARUNBATA, ABUZTUAK 17.
Itsasoan egun asko igaro ondoren, komunikatu hau idazteko unean, 500 pertsona inguru daude Italiako kostaldetik gertu etorkinen erreskatatzeko bi ontzitan (Open Arms eta Ocean Viking-), portu seguruan sartzeko behar diren baimenen zain.
Pertsona hauek bizitzen ari diren egoera giza portaeraren arau guztiak suntsitzen ditu eta giza eskubide guztiak urratu ere. Eta hau, gure kostaldetatik gertu gertatzen ari da, bere burua demokratikotzat eta planetako gizarte zibilizatuenak uste diren gobernuen isiltasun eta konplizitateaz.
Egoera larri honan aurrean honako hau adierazi nahi dugu:
1. Italiako gobernuari exigitzen diogu, zenbait egun itsasoan zehar egon ondoren egoera fisiko zein psikiko penagarrian aurkitzen diren bostehun pertsona porturatzeko eta lurreratzeko baimena ematea.
2. Europako Batasuneko gobernuei exigitzen diegu beraiek sinatutako nazioarteko itunak eta oinarrizko giza eskubideak betetzea.
3. Europako Batasunari ete bera osatzen duten gobernuei migrazio politiken aldaketa eskatzen diegu, Europako barne segurtasuna dutelako ardatz nagusia eta ez Giza Eskubideen Ituna, elkartasuna eta lankidetza. Egun hauetan ikusten ari garena Mediterraneoan politika horien ondorioa eta emaitza larria besterik ez da eta kriminaltzat jo besterik ezin da egin.
4. Euskal Herriko gizarteari eta bereziki Plentzia, Gorliz eta Lemoizen bizi garen biztanleei dei bat egin nahi diegu egoera honen eta horrelako besteak etorriko direnen aurrean, adi egon gaitezen. Baita ere animatu, guztion artean, instituzio eta agintari politikoei giza eskubideen eta elkarbizitzaren aldeko politikak egin ditzaten gizarte presioa egitera.
Plentzia, Gorliz eta Lemoizko Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforma
Leave A Comment