📢 “Europa Culpable” ekimena deitu duten kolektiboek Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñan martxoaren 14rako aurreikusita zeuden mobilizazioak atzeratzea erabaki dugu.

Ongi Etorri Errefuxatuak, Iruña Harrera Hiria, Euskal Herriko Mugak Zabalduz Karabana, Nafarroako SOS arrazakeria eta Paperak denontzat taldeek mobilizazioak deitu ditgu lau hiriburuetan (Bilbo, Iruña, Donosta eta Gasteiz) Europako mugetan gertatzen ari diren gertakarien larritasunaren aurrean; batez ere, Grezia eta Turkia arteko mugan, Egeo uharteetan, Balkanetan eta hurbilago, Espaniar estatuko mugan. Horrek guztiak interpelatu egiten gaitu eta mobilizatzera behartzen, gaitzespen-erantzun sendo bat eskaintzeko.

Migratzaileei eta babesbila dabiltzan pertsonei inposatutako errealitateak urtea daramatza dramatikoa eta larria izaten, baina asken aldian muga onartezinetaraino degradatzen ari da: Europa gotorlekuak gure kostaldera asilo bila datozen ilaka pertsona iristea eragozten du, eta miseria, esplotazio eta heriotzara ere zigortzen ditu, oztopoak oztopo iristen saiatzen direnak.

Mediterraneoan gertatutako heriotzen (hilketen) zifra lotsagarriak alde batera utzita, azken bost urteetan hogeimila adingabe baino gehiago desagertu direla uste da; emakumeak eta adintxikikoak sexu eraso etengabeen biktima dira, mugetan gertatzen diren eraso fisikoak gero eta ohikoagoak dira (horietako asko talde faxistek eta polizia indarrek eragindako) eta jendez gainezka dauden “errefuxatu eremu” edo zentro itsietan sartzen dituzte.

Gure ustez dagoeneko marra gorri guztiak gainditu dira. Ezin dugu jarraitu Europari halako zigorgabetasunez giza eskubideak urratzen utzi eta gero, giza eskubide hauek hirugarren herrialdeen aurrean banderatzat hartzen uzten. Hori guztia, finantzaketaz, militarizazioaz eta mugen kanporatzeaz arduratzen diren ordezkariak giza eskubideak urratzen dituzten gobernuekin negoziatzen duten bitartean, hala nola Turkia, Marokoko edo Libiako gobernuekin. Izan ere, helburua mugak ixtea denean, Europak ez du eskrupulorik erakusten.

Ez gaituzte engainatuko. Aspaldi salatzen ari gara gure sistema kapitalista eta inperialista dela egoera hau zuzenean eragiten duena. Europak herrien lapurreta eta espoliazioa praktikatzen jarraitzen du, diktadurak inposatzen laguntzen du, gerretan laguntzen du, armamentua egiten eta bidaltzen du biztanleria zibilari erasotzen dioten armadetara eta krisi klimatikoa areagotzen laguntzen du. Hain zuzen ere, faktore hoeik behartzen dituzte pertsona asko etxetik alde egitera. Inork ez du bere etxea uzten, bere bizitza arriskuan jarriz, bizirauteko sen hutsagatik ez bada.

Bai aurreko gobernua, bai estatu Espainarreko egungo gobernua, Europar Batasunak ezarritako mugak ixteko eta babesbila dauden pertsonen aurka gogor jokatzeko jarraibideak betetzen eta bereak egiten ari dira, inolako kexarik gabe. Bide seguruak ezartzea eta harrera sare duina eratzea borondate politikoko kontuak dira.

Gogora ekarri nahi dugu estatu Espainarra izan zela hegoaldeko mugan (Ceutan eta Melillan) hesiak altxatzea eta konzertinak jartzea erabaki zuen lehena. Urte batzuk geroago Europa eta Turkiaren artekio LOTSAREN akordioa ospatu zuten, aurretik estatu Espainarraren eta Marokoren artean sinatutakoaren kalko bat. Grande-Marlasca, egungo barne ministroa, izan da, halaber, Espainako segurtasun indarren bidalketa eskaini duen lehena, Greziako mugan biztanleria zibilaren aurkako sarraskiarekin elkarlanean aritzeko.

Guk gesan nahi dugu: nahikoa da! Espainako gobernuari exijitzen diogu arma industria babesteari uzteko eta armen salerosketa debekatzeko Saudi Arabia, Turkia edo Israel bezalako herrialdeei.

Guk, gizarte zibilak, ezin dugu beste aldera begiratu gure gobernuek gure mugetan giza eskubideak urratzen jarraitzera bideratutako erabakiak hartzen dituzten bitartean. Alde horretatik, oso positibotzat jotzen dugu alderdi politikoek, sindikatuek eta gizarte-mugimenduek ekimen honi babesa eman izana, eta, hemendik, interpelazioa egiten dizuegu ekimen horrekiko konpromisoa gorde eta elikatu dezazuen. Badakigu kaleetatik zein erakundeetatik elkarrekin ekin behar diogun borroka dela hau; guztion artean defendatu behar dugu migrazio-politika bidezkoa eta gizakoia, bidean dabiltzan pertsonenganako gizalegerik gabeko jardunbideetatik aldendua.

Espero dugu hemen ordezkatuta dauden indar politikoek lanean jarraituko dutela Europa Gotorlekuak, bai euskal gobernuan, bai nafarrenean, Espainiako estatuan, edo Europan, bere migrazio politika arduragabeentzat oztopo bat aurki dezan. Era berean, Espainiako Estatuko Gobernuan erantzukizuna duten indar politikoei eskatzen diegu ez dezatela ahalbidetu estatuan giza eskubideen urraketari eustea.

Eta, aldi berean, giza eskubideak errespetatzen dituen alternatiba duin baten eraikuntzaren parte izan daitezela. Gure aldetik, guk, herri mugimendu garen aldetik, herritar-sare kontzientziatu eta kalera ateratzeko prest dagoena artikulatzen jarraitzeko asmo irmoa dugula iragartzen dugu, egoerak merezi duen erantzun sendoa eskaintzeko.

Horregatik guztiagatik, Euskal Herriko gizarteari dei egiten diogu martxoaren 14an eta 15ean kalera irten dadin pertsonen defentsaren eta zirkulazio askerako eskubidearen alde oihu egitera, eta Europako mugetako egoera lazgarriaren errudunak nor diren eta non dauden adieraztera.

Europa errudun! Stop genozidioari!!