Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak ekimen bat jarri du abian erakundeei erantzun bat eskatzeko, egungo osasun-larrialdiko egoerari erantzun bateratu bat eman ahal izateko. Horrek, birusaren aurreko egiturazko krisiarekin batera, gizarte-geruza ahulenak, beste behin ere, horien ondorio ekonomiko eta sozialak ordaintzen dituztenak izatea eragin du.

Azken egunotan ekimenarekin bat egin dute berrogei elkarte eta taldek baino gehiago, bai migratzaileen eskubideen arloan lan egiten duten kolektiboek, bai feministek edo soziosanitarioek.

Proposamen honen bidez, gure aldarrikapenak eta indarrak bildu nahi ditugu, indar handiagoz irits daitezen gizartera eta edozein lurraldetan ardura duen instituzioetara.

Erreklamazioak funtsezkotzat jotzen ditugun 7 ardatzen inguruan egituratzen dira: konfinamenduan zehar bizitegi-baliabideak antolatzea eta, ondoren, aldi baterako harrera-dispositiboetan dauden pertsonak babestea, horien profilen araberako konponbideak egokituz, hala nola: ordutegi egokiak dituzten aterpe-plaza espezifikoak, eguneko zentroak, tutoretzapeko etxebizitzak. Arreta berezia eskaini behar zaie tutoretzapeko gazte ohiei; izan ere, horiek, une honetan, zentroetan jarraitzen dute, adin-nagusitasunera iritsi arren, eta, osasun-alarmako denbora amaitutakoan, kalean bizi diren pertsonen taldean sartuko dira, etxerik ez dutelako.

Era berean, lanik gabe geratu diren pertsonak, etxegabetu direnak, alokairuak ordaintzeko arazoak dituztenak eta abar, babestea.

Bestalde, polizia-indarkeria oro bertan behera uztea eta ustezko gehiegikeriak eta indarkeriak ikertzea eskatzen dugu, bereziki arrazistak, segurtasun-kidegoen aldetik.

Pertsona guztientzako erroldatzea bermatzea erreklamatzen dugu, eta, horretarako, beharrezkoak diren mekanismoak gaitzea eskatzen dugu, batez ere errolda soziala erabiltzea, bai udaletako gizarte-zerbitzuen bidez, bai gizarte-erakundeen bidez; azken kasu horretan, erroldatze-gaitasunaren aitorpena handitu beharko zaie hala eskatzen duten gizarte-erakundeei.

Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, Oinarrizko Errenta Unibertsala ezartzea eta migratzaileen administrazio-erregularizazioa eskatzen dugu.

Sinatzaileak:

  1. A desalanbrar-Ireki mundua
  2. Amafrika
  3. AMIARTE
  4. Arrigorriaga Harrera
  5. Asociación de Acción Comunitaria HAY UNA ESPERANZA PARA TI
  6. Asociacion de colombianos y colombianas en el País Vasco – ASOCOLVAS
  7. Asociación de mujeres Amatu Elkartea
  8. Asociación Matiz
  9. Asociación Mujeres en la Diversidad
  10. asociacion susterra
  11. Asociación Vecinal Basurto
  12. Auzoetatik Piztu Bilbo
  13. BASKALE-eusko-alemaniar elkarte soziokulturalarala
  14. BDS-BDZ Bizkaia (Israelgo Estatuaren aurkako Boikota Desibertsioak eta Zigorrak
  15. Bigite Elkartea – Asociación de Integradores/as Sociales y Animadores/as Socioculturales
  16. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea
  17. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa
  18. Bizilur Elkartea
  19. Bizkaiko Emakume Asanblada- Asamblea de Mujeres de Bizkaia
  20. Bizkaisida
  21. Butroi Bizirik en Transición
  22. Centro Documentación de Mujeres Maite Albiz EMAKUMEEN Dokumentazio Zentroa
  23. CGT-LKN Sindikatua
  24. Colibres. Colectiva por movilidades libres y elegidas-Ermua
  25. Deustuko Elkartasun Sarea
  26. ERAGIN
  27. ESK Sindikatua
  28. Euskadiko GGKEen Koordinakundea
  29. FeministAlde
  30. Fundación ITAKA-ESCOLAPIOS
  31. Gernikatik Mundura ONGD
  32. Gure esku Sestao
  33. Gure Etxea
  34. Help Nafarroa
  35. Ingeniería Sin Fronteras del País vasco – Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza
  36. Investing in youth
  37. IPES ELKARTEA
  38. KCD ONGD
  39. Lumaltik Herriak
  40. Malen Etxea
  41. Martin Etxea-Santa Juliana
  42. Mbolo Moye Doole mantero elkartea
  43. Miribilla Auzo Elkartea. Miribilla AAVV
  44. Mugarik Gabe
  45. Mujeres del mundo
  46. Mujeres Marwa
  47. Mundubat
  48. Nahuatl Elkartea , asociación de nicaragüenses en Euskadi
  49. Novisi Elkartea
  50. Ongi etorri Errefuxiatuak
  51. Pentsionistak Martxan Bizkaia
  52. QIAO ZUBIA Kultur Elkartea (Chino Vasca)
  53. Sare Antifaxista
  54. Sierra Maestra
  55. SINA;KOOP .ELK .TXIKIA / CUIDADOS EH
  56. Sorginorratz Bermioko Talde Feminista
  57. SOS Alde Zaharra
  58. SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria
  59. TRABAJADORAS NO DOMESTICADAS
  60. ZALDIBARKO JENDEAK