Oraindik fresko diraute gure erretinetan Moriako infernuko irudiek. Duintasunarekin eta osasungarritasunarekin bateraezinak ziren baldintzetan 13000 pertsona inguru pilatzen ziren eremua suntsitu zuen zute bat, aurreikusi ahal zena. Duela 4 urte inauguratu zenean, 3000 pertsona jasotzeko pentsatua izan zen. Gaur, berriz, ikusten dugu nola sugarrek ere ezin izan duten jende horren bizitza aldatu.  Dagoeneko beste kanpamentu bat eraiki dute leku are ezdeusago batean, eta kontzertinekin hesitu dute. Konfinatuta daude berriro. Eta, bitartean, Europako gobernariak bildu egiten dira haien epaia ezartzeko. Bilera horren emaitza migrazio-politikak gogortzea izan da, baita eskuin muturrekoenaren proposamenerantz hurbiltzea ere. Denak iragartzen du Lotsaren Moria gehiago egongo direla.

Gaur hemen gaude jende onaren kontzientzietara jotzeko. Ezin dugu beste alde batera begiratzen jarraitu. Tragedia honek tartean galdegiten gaitu eta berarekin zerikusia dugula ikustarazten digu. Gobernuen politika ankerrak salatzeko betebeharra dugu. Europa hesiekin eta harrerarako desegokiak tokiekin blindatzen da, pertsonen oinarrizko eskubide bat geldiarazten saiatzeko: duintasunez bizi ahal izateko, seme-alabak hezteko eta, lan zintzoaren bidez, komunitateari ekarpena egiteko eskubidea alegia. Honezkero argi izan beharko genuke inork ezingo dituela migrazio-fluxuak eragotzi, altxatze diren hesiak latuak izanda ere. Pertsonen mugimendua Lurra planetan zehar Gizateriaren Historia da.

Nahiz eta izan berri den dramaren protagonista sugarren krepitea izan den, ez ditugu ahazten aurten ere beren bizitzak itsasoari eman dizkiotenak. Beste behin ere omenaldia egin nahi diegu Mediterraneoan joan den hilera arte hil diren 500 pertsonei, baita, arrisku handiko bidaia batean, Mauritania edo Saharatik Kanarietara iristeko ahaleginetan bizia utzi zuten Saharaz hegoaldeko 200 pertsonei ere Ozeanora oldartu ziren zurezko kaiuko zaharretan, nabigazio-tresnarik gabe eta fidagarritasun gutxiko motorrak erabilita. Gorpu batzuk jaso ziren, “Hezur zakutxo” bihurtuta, aurkitu zituztenen hitzetan. Ezin da jakin 2020an desagertutako pertsonen benetako kopurua, baina bai, Mediterraneoa bideraezinagoa egiten den neurrian, Saharaz hegoaldeko pertsona askok ozeanoa zeharkatzea aukeratzen dute.

Zailtasun horiei guztiei COVID 19 gehitu behar zaie, migrazioetarako mehatxu gehigarri bihurtu baita. Mugak ixteak milaka pertsona utzi ditu nahi zuten patu hobe baten aurrean. Gure ahotsak batzen ditugu beren eskubideak eskatuz:

EUROPAKO ATEETAN HONDARTUTAKO IZAKI GEHIAGORIK EZ! GIZA ESKUBIDEAK ASMATU ZITUEN ETA ASKATASUNEN ETA SENIDETASUNAREN SORBURUA OMEN DEN EUROPA HORI.

ESPAINIAKO GOBERNUARI ETA EUSKO JAURLARITZARI MORIAKO BIKTIMAK BIRKOKATZEKO PROZESUAN PARTE HARTZEKO IRMOTASUNA ESKATZEN DIEGU.

EZ DEZAGUN AHAZTU MIGRATZEA ESKUBIDEA DA, EZ DELITUA. ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK.

Ereagako hondatza, Getxo – 2020-ira-27 Igandea