Zuzendaritza: Unax Blanco, Asier Garcia Matias

Urtea: 2017

Ekoizpenaren herrialdea: Euskadi

Iraupena: 80 min.

Generoa: Dokumentala

Migrazio-krisi deitu izan zaion hondamendiaren aurrean, boluntario talde askok denbora ematen dute hainbat lekutan hainbat ekimen, proiektu eta jardueratan. CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Itsas Salbamendu Humanitarioa, euskal erakunde, elkarte eta plataformetako kideak eta, batez ere, egiten duten lana eta ahalegina dira dokumental honetako lau istorioak osatzen dituzten protagonistak.