
Zuzendaritza: Guido Hendrikx
Urtea: 2016
Ekoizpenaren herrialdea: Holanda
Iraupena: 72 min
Generoa: Film dokumentala
Europear eta migranteen artean sortzen diren botere-harremanei buruzko hausnarketa zintzoa eta gogorra da dokumental hau; Europak egoera honi aurre egiteko dituen mekanismoak eta gure posizioa zein den berriz pentsatzera behartzen gaitu. Europako Zinemaren Sarietan (2017) dokumental onenerako aurkeztu zen filma honek, Europara etorri berrien ametsen eta bizi diren errealitatearen arteko talka erakusten du; horretarako ikasgela bat marko bezala erabiliz Europako kontinentearen aurpegi desberdinen inguruan ikasgaia ikasten dute.
Utzi iruzkina