“Eden” minisaila honek Europak pairatzen duen migrazio-krisia hainbat ikuspuntutatik aztertzen du: Europako Batzordea, segurtasunaren sektorea, errefuxiatuen egunerokoa, Alemaniako familiek haiekiko duten erreakzioa, etab. Gazte bati harrera-etxea ematen dion Alemaniako familia bat edo jaioterriaz bestelako leku batean bizi nahi duen Siriako bikote baten egoera dramatikoa. Bestalde, gatazkaren ikuspegi politikoa eta errefuxiatu-eremu baten barrualdea erakutsiko dira.

Zuzendaritza: Dóminik Moll

Urtea: 2019

Ekoizpenaren herrialdea: Frantzia-Alemania

Iraupena: 6 kapitulu/45 minutu

Generoa: Minisaila/Fikzioa

Europar Batasuneko lau herrialdetan eta hainbat hizkuntzatan filmatutako minisaila. Zuzendariak hainbat istorio gurutzatu erabiltzen ditu, eta horien bidez, giza eskubideen Europaren panoramika bat eskaintzen zaigu, bere buruari aurre egin behar diona, ‘Errefuxiatuen krisia’ delakoari erantzun bat emateko erronkaren aurrean, hau da, ehunka mila pertsona bere kostaldera iritsi izanaren aurrean, gerratik, jazarpenetik eta indarkeriatik, baita pobreziatik eta aukera faltatik ere, bere Eden partikularraren bila.