Berriz ere, aurten, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak deituta, Europar Batasuneko egungo politiken, horren kide diren estatuen eta munduko beste toki batzuetako gobernuen politiken ondorioz, milaka migratzaileren hilobi bihurtzen ari diren itsasoen aurrean manifestatera goaz. Politika horiek gerrak, baliabideen ustiatze eta arpilatzea, goseteak eta muturreko pobrezia sortzen dituzte, eta ondorio horiek migrazio-prozesuen jatorrian daude.

Ez dugu geldirik egon nahi moralik gabeko neurri anker en multzo horren aurrean, ezta ere “Europa gotorlekuaren” neurri errepresibo bidegabeen eta mugen itxieraren bidez “normalizatu” nahi diren eskubideen urraketen aurrean.

Horregatik guztiagatik,

  • ESKATZEN DUGU bidezainentzako lege- eta segurtasun-bideak eta haien eskubideak bermatzea harrera-lekuetan eta -lurraldeetan, eta, jakina, gurean. Alde horretatik, ezin dugu aipatu gabe utzi Afganistango egungo egoera. Europako gobernuek eta gureek harrera- eta asilo-politikak aplikatu behar dituzte beren erantzukizunekin eta giza eskubideen errespetuarekin bat etorriz.
  • SALATZEN DUGU mugetako nekropolitika, baita Irun-Hendaian ere. Bizitzaren aurkako gerran oinarrituriko migrazio-eredu bat salatzen dugu. Pertsona migratzaileen esplotazioa, tratu txarrak, abusuak eta indarkeria arrazista globala eta instituzionala salatzen ditugu.
  • EXIJITZEN DITUGU migrazio-politika duin eta eraginkorrak, Atzerritarrei buruzko Legea kentzeko eta “Erregularizazioa Orain” aldarrikapenei erantzungo dizkietenak.
    ESKATZEN DUGU Eusko Jaurlaritzari harrera-plan duin eta eraginkor bat, giza eskubideak errespetatzen dituena, ekonomikoki ondo hornitua eta udalekin eta foru-aldundiekin koordinatua, gure artean geratzea erabakitzen duten migratzaileei arreta soziopolitikoa eta baldintza egokietan emango diena. Aldi berean, EBko beste lurralde batzuetarako migrazio-prozesuan, gure herri eta lurrak zeharkatzen dituzten pertsonei etengabeko arreta emateko benetako programa bat behar da.
  • Gure hiriak eta herriak HARRERA-LURRALDEAK izatea nahi dugu

Inor EZ DA ILEGALA: pertsona GUZTIENTZAKO ESKUBIDE GUZTIAK.

Ereagako hondartza, 2021ko Irailaren 19