Gaur egun, Ukraina eta Errusiaren arteko mugan gerra giroa handitzen ari da. Potentzia ezberdinek beren interesak, herritarrak kontuan izan gabe,  defendatzen dituzte. Gerra bat pizteak, lehen eguna izanda ere, aurreikusi ezinezko ondorioak izan ditzake herritarrentzat. Noiz eta non hasten den jakin liteke, baina gaur egungo zirkunstantzietan inork ezin du iragarri noraino iritsiko litzatekeen haren hedadura eta iraupena.

Lehenengo kaltetuak lurralde horretako  populazio zibilak izango dira. Berehala migratzera behartuak izango dira, “behartutako migratzaile” bihurtuko dira gauetik goizera.

Espainia eta bere itunak ez daude egoera honetatik kanpo. NATO gatazka belikoa prestatzeko eragile nagusietako bat da. Baina Espainiako estatua, aliantzan parte hartzen duena, ez da errugabea: defentsa ministroak iragarri du Blas de Lezo fragata Itsaso Beltzera bidaliko duela, dragaminak harantz doazela. Era berean, Bulgarian Espainiak parte hartuko lukeen aire-hedapenaren aukera baloratzen ari dela adierazi du, Letonian dagoeneko 300 pertsona baino gehiagorekin mantentzen duenarekin bat eginez.

Egoera horren aurrean, honako hau adierazi nahi dugu:

  1. Gerra guztien aurka gaude. Gaur egun inplikatuta dauden indar militar guztiak erretiratzea eskatzen dugu.
  2. Espainiako estatuari  exijitzen diogu gatazka-eremuan dauden indar militar guztiak berehala erretiratzeko eta hara tropa gehiago ez bidaltzeko , eta gatazkan dauden herrialdeetara armak esportatzeko lizentzia oro bertan behera uzteko.
  3. Era berean, Espainiako estatuari NATOrekin haustea exijitzen diogu, aliantza militar hori beti nabarmendu izan baita Europako eta munduko herrien aurkako aliantza izateagatik.
  4. Armadek, haien esku-hartzeek eta armamentuek baliabideak alferrik xahutzea dakarte. Baliabide horiek gizarte-premiak asetzeko bideratzea: pobrezia eta bazterkeriarekin, matxismoarekin, ingurumenaren hondaketarekin  , langabeziarekin,.. amaitzeko programak ezartzeko .
  5. Herritarrei dei egiten diegu eskalada geldiarazteko mobilizatzera.

Ongi Etorri Errefuxiatuak, KEM-MOC eta LGEA -gerra Hemen Hasten Da

Bizkaia, 2022ko urtarrila.